Klika hemen foroan sartzeko

Koordinazioak

Koordinazioak

Mariasun Iturria Irastorza -
Erantzun kopurua: 2

Nola moldatzen ari zarete etxetik zuzendaritza eta ziklo, eta batzorde pedagogikoak harremanean aritzeko. Ni telefonoz eta emailez ari naiz baina zenbait momentuan eskasa iruditzen zait zenbait erabaki partekatu behar direnean. Bilerak antolatzen ari al dira zuen eskoletan? Foro jakin bat jarrita dago? Zenbai lagun joan ahal diren eskolara egunean? Antolaketa hori irakasleekin partekatuta al dago? Nik daramat bi aste eskolatik pasa gabe eta zihur naiz gauzak aldatzen ari direla.

Mariasun Iturria Irastorza(e)ri erantzunda

Er: Koordinazioak

Eider de Pedro Vicioso -

Gure eskolan pedagogikak, ziklo eta maila bilerak astero egiten ditugu JITSI erabiliz bideodeien bidez. Ezinbestekoa eta oso garrantzitsuak dira koordinaketak egoera honetan ikuspegi orokor bat izateko eta zertan eta nola ari garen jakiteko.

Mariasun Iturria Irastorza(e)ri erantzunda

Er: Koordinazioak

Aintzane Inza Cano -

Egun on, bai guk ere astero bilerak egiten ditugu. Irakasle batzuk etxetik Zoom-en bidez konektatzen dira. Eta beste batzuk ikastolara joaten gara Osakidetzak zabaldutako eta betebeharreko neurriak kontutan izanda. Niretzako oso lagungarria izaten ari da Ikastolara noizbehinka etortzea gure artean erabakiak adosteko.