Klika hemen foroan sartzeko

Krisialdiak duen eragina

Er: Krisialdiak duen eragina

Arantza San Sebastian Mateos -
Erantzun kopurua: 0

Bai. Gai potoloa da hori. Ikasleen artean zegoen aldea esaten duzunean, erreferentzia egiten diezu, batez ere, Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei, ezta?

Ni ikusten ari naiz ahalegin handia egiten ari zaretela ikastetxeetan ikasle horiekin harremanetan egoteko, baina, zaila da hala ere... Presentzialik gabe, oso urruti geratzen da irakaslearen esku-hartzea, ez?

Gai honetaz ere hitz egin dezakegu ostegunean, ea batzuk eta besteek eman ditugun urratsekin ba ote dagoen praktikaren bat arrakastatsua edo...