Foro orokorra

Zalantzak Liferayekin

Zalantzak Liferayekin

by Itzalai Alberdi Mujika -
Number of replies: 4

Kaixo!

Badakit gaur jai-eguna dala baina kontu honekin zoratzen ai naiz.

Eskolako web orria Liferayekin egiten hasi ziren aurreko urtean, eta orain niri dagokit horri jarraipena ematea. Gauza da ordu pila pasatzen ai naizela tutorialak ikusten, eta zerbait egin nahian baina ezinezkoa iruditzen zait.

Zuen eskolatan ere Liferayekin duzue web  orria? Badago beste aukera errezagoren bat?

Zuen gomendioak behar ditut. 

Eskerrik asko!

Itzalai

In reply to Itzalai Alberdi Mujika

Re: Zalantzak Liferayekin

by JOSE LUIS ARRESE LARREATEGUI -

Kaixo Itzalai, apur bat berandu baina badakizu, denbora ateratzen dugunean erantzun behar!!

Nik Arantzazuko Ama Ikastolako web orria egin nuen liferay -rekin. Formakuntza jaso genuen eta tira, moldatu nintzen eta nahiko web orri itxurosoa gelditu zitzaigun, hori bai, ordu pila  bat sartu ondoren

Eskola banatu eta gero, AStigarragan gelditu nintzen eta hemen web orri berri egiterakoan, ez zitzaidan burutik ere pasatu liferayrekin berriz borrokatzea. Nik uste dut, oso tresna potentea, agian gehiegi guk daukagun formakuntza eta denborarako.

Horregatik, nik aurretik wordpress ere menderatzen nuelako, tresna horrekin web orri berria egitea pentsatu genuen. Niretzat askoz ere errezagoa da honekin lan egitea, beste irakasle batzuk ere inplikatzea etab.

En fin, hau da gure web orria www.astieskola.eus. (ezin dut esteka sartu, en fin, helbidea nabigatzailean kopiatu eta kitto )

Zalantza gehiago badituzu idatzi.

Ondo izan

In reply to Itzalai Alberdi Mujika

Re: Zalantzak Liferayekin

by LOURDES QUEREJETA ESNAOLA -

Kaixo Itzalai, berandu xamar, denbora arazoak.

Guk ere Liferayren bidez dugu gure webgunea www.orixeikastoladonostia.hezkuntza.net

Bi  ikastaroetara joan ginen bi irakasle, ikasturte ezberdinetan. Lehenengoa "ikasteko", bigarrena zalantzak argitzeko.

Oinarrizkoarenarekin apuntetxo batzuk egin nituen orduan, ez dakit ondoren aldaketak izan diren. Atxikitzen dizkizut pistaren bat edukitzeko (tutorialak zabalegiak dira). Begiratu lehendabizi gure webgunea, ikastetxe bakoitzak estilo desberdina dugu. Diegorekin ere aritu nintzen eta gauza batzuetan berdintasunak nabarituko dituzu.

Lau gauza besterik ez dira manejatu behar. Laguntza behar baduzu, lasai eskatu eta geratuko gara.

Ea zerbaitetarako lagungarria suertatzen zaizun. Aio

In reply to LOURDES QUEREJETA ESNAOLA

Re: Zalantzak Liferayekin

by Itzalai Alberdi Mujika -

Eskerrik asko denori! 

Ea  aklaratzen naizen. Oingoz  google apps martxan jartzen ari gera eta Liferay-en kontua badirudi idazkariak zertxobait badakiela, beraz, poliki poliki joango naiz ikasten.

Apunteak primeran etorriko zaizkit. Mila esker