Berriak

Abenduak 7ko saioa

Abenduak 7ko saioa

by Sagra IKT aholkularia -
Number of replies: 1

Kaixo,

Aurreko mintegian ikastetxeko ordenagailuetan Linux erabiltzeko aukera komentatu genuen eta horrekin lotuta Alex Gabilondok guregana etortzerik ba ote zuen planteatzen genuen.

Ba bueno, berarekin hitz egin dut eta berak ere asteazkenetan Irungo berritzegunean izaten ditu mintegiak. Kontua da abenduak 7an, gure hurrengo saioan, libre daukala eta etortzeko prest egongo zela. Badakit data ez dela agian aproposena batzuk zubia izango duzuelako, eta horregaitik, zuen parte hartzea nahiko nuke aurretiaz konfirmatu.

Berak galdetzen zidan ea zer ikastetxe klase diren, Linux erabiltzen dutenak edo erabiltzen hasi nahi dutenak. Gehien bat planteamendua desberdina litzatekeelako. 

Berak proposatzen duen planteamendua hau da: saio bat pare bat ordukoa azaltzeko ezaugarriak eta abantailak (eta portatila ekarriz gero instalazioa egin zitekeen) eta animatzen direnei Linuxa administratzeko ikastaroa eman.

Ba eskertuko nizueke konfirmatzen badidazue zuen asistentzia, gutxi bagera agian beste baterako utzi dezakegulako (datekin ez dago erraz baina bueno).

Ondo izan,

Amane.

In reply to Sagra IKT aholkularia

Re: Abenduak 7ko saioa

by Sagra IKT aholkularia -

Atsaldeon,

hurrengo mintegia martxan dago.

Planteamendua honakoa izango da:

Lehenengo zatian Luberri erremasterizazioa kokatzea Ubuntu, GNU/Linux eta software librearen testu inguruan bere abantaila tekniko eta jarrerazkoekin. Gaia jorratzen den heinean partaide bakoitzak bere ikastetxetik ekarritako eskola 2.0ko ekipoan instalazioa egitea (instalaziorako USBak Alexek ekarriko ditu).

Bigarren partean, jada sistema instalatuta, gainbegirada bat ematea bere ezaugarri nagusiei eta instalatuta dituen aplikazioei.

Beraz, eskola 2.0ko portatil bat ekartzea eskatzen dizuegu elikadura kablea eta guzti.

Ordura arte.

Alex eta Amane.