Berriak

DigCompOrg ekitaldia

DigCompOrg ekitaldia

by Sagra IKT aholkularia -
Number of replies: 0

Egunon,

 

Euskalitek antolatutako 22. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen egitarauaren baitan, Donostiako Easo Politeknikoak prestatu duen “DigCompOrg: Europako markoa arlo digitalean gai diren hezkuntza erakundeentzat” jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu.
Jardunaldia azaroaren 15ean burutuko da Donostiako Easo Politekniko ikastetxeko areto nagusian (09:30 - 13:30). Euskaraz zein gazteleraz izango dira hitzaldiak. Izen-ematea doanekoa da.

- Jardunaldiaren egitaraua

- Izen-emate orria

- Europar astearen programazio orokorra (egutegia)

Aro digitalean hezkuntza erakundeetan ikaskuntza eta kudeaketa eraginkorra sustatzeko DigCompOrg Europako markoaren aurkezpena Europako Batzordeko Joint Research Centreko kide eta DigCompOrg txostenaren egileak diren Panagiotis Kampylisek eta Yves Puniek burutuko dute.

Jardunaldian bertan Easo Politeknikoak, Laneki elkarteak eta Tknikak burutu duten txosten horren euskarazko bertsioa aurkeztuko dugu lehen aldiz.

Horrez gain, ikastetxe zein erakunde desberdinen esperientziak ezagutzeko aukera ere izango dugu.

Jardunaldiaren irekiera ekitaldia Lanbide Heziketako sailburuordea den Jorge Arévalok egingo du.