Berriak

Informatika lehen eta bigarren hezkuntzan mintegia

Informatika lehen eta bigarren hezkuntzan mintegia

by Sagra IKT aholkularia -
Number of replies: 0

Mintegirako gonbidapena:

 

Egun on,

Edurne Larraza Mendiluze naiz, UEUko Informatika saileko burua eta Informatika lehen eta bigarren hezkuntzan mintegiaren berri ematera natorkizu.

UEUko Informatika sailean hainbat urte daramatzagu gai honekin arduratuta (besteak beste, ikusi:  Informatikari Euskaldunen Bilkuran, eta udarako zein ikasturtean zeharreko ikastaroetako eskaintzan)

Mintegi honen helburua teknologia digitalen irakaskuntzaren gaian interesa duen jendea biltzea litzateke, bertan ekimenak, ikerketa ildoak eta suertatu daitekeen edozein etorkizunerako proposamen bideratzeko lan-taldeak sortzeko asmoz.

Mezu hau zerrenda batetara bideratu dugu pentsatuz jasotzaileak gai honetan interesa daukatela. Hala ez bada, gure barkamen sentituena helarazten dizugu. Halaber, Mintegian parte hartzeko interesaturik baldin bazaude, jarri mesedez gurekin harremanetan mezu honi erantzunez. Era berean, interesaturik egon daitekeen edonori helarazi mezu hau mesedez, gurekin harremanetan jar daitezen.

Eskerrik asko honaino irakurtzeagatik.

Lan talde ederra osatuko dugulakoan, agurrik beroena,

Edurne Larraza Mendiluze
informatika@ueu.eus