Berriak

Geolokalizaziori buruzko ikastaroa Berritzegunean

Geolokalizaziori buruzko ikastaroa Berritzegunean

by Sagra IKT aholkularia -
Number of replies: 0

Donostiako Berritzeguneak antolatu du ikastaro bat 3 saio presentzialekin.

"Dispositibo mugikorrak gelan: Geolokalizazioa, Mapak, QR kodeak, multimedia" izena du eta  horren ezaugarriak hauexek dira:

DATAK: Hiru saio presentzialak: (2016ko Urriak 19 eta azaroak 16. 2017ko otsailak 15, denak asteazkenak) eta saio bat on line

ORDUA: 9:30etik 12:30 arte

HELBURUAK:
-Dispositibo mugikorren zenbait aukera ezagutzea eta erabiltzea, ikasleen eta irakasleen konpetentzia digitala garatzeko.
-Ibilbide tematikoak euskarri digitalean sortzea
-Gelaren muga fisikoak gainditzea eta ikasteko egoerak aberastea.
-Ikastetxeen arteko lana sustatu

EDUKIAK:
-Dispositibo mugikorren zenbait aukera aztertu: mapak, QR kodeak, multimedia aplikazioak…
-Geolokalizazioaren oinarria ezagutu
-Gelan erabiltzen ditugun baliabide digitalak zabaldu
-Hainbat arloetako adibideetatik abiatuta ibilbideak diseinatu eta partekatu.

AZALPENA
Irakasle bakoitzak ibilbide bat diseinatuko du, bere ikasgaiarekin lotutako helburu batekin. Adibidez, auzoan dugun flora ezagutzea, Donostiako eskultura nabarmenenak aztertzea, emakumeen izena duten kaleak, plazak... ezagutzea..., Donostiako jolastokiak non dauden jakitea edo eta ginkana bat egitea jarduera desberdinak proposatuz puntu bakoitzean.

Izena emateko orria hau da