Foro orokorra

RPTa

RPTa

by LOURDES QUEREJETA ESNAOLA -
Number of replies: 5

Kaixo,

Gaur goizean iritsi zaigu datorren ikasturteko RPTa. Pozik gaude 0,33 eman digute IKTrako.

Ez dago  garbi zergaitia. Orri batean Sare Hezkuntza Gelan jarzten du, beste batean IKT heldutasun eredua.

Sare Hezkuntza proiektua eskatu dugunoi eman digute ala IKT heldutasun ereduan sartuta gaudelako?

Zuek zer moduz?

 

In reply to LOURDES QUEREJETA ESNAOLA

Re: RPTa

by EDURNE TXOPERENA AIERTZA -

Guk ere , Ikasbide Ikastolan, RPT-a atzo jaso genuen.

Guri ere 0´33 a eman zaigu. Bidalitako dokumentuaren azalean Sare Hezkuntza-rekin lotuta dago; baina , bigarren orrian ordea IKT Ikastetxe ereduarekin. Lourdes-ek esandako modura guri ere.

Gu ere pozik... nahiz eta oso ondo ez jakin IKT ikastetxe ereduaren edo Sare Hezkuntzarekin lotuta egon.

Sare Hezkuntza eskatu ez duzuenoi nola  etorri zaizue RPTa?

 

 

In reply to LOURDES QUEREJETA ESNAOLA

Re: RPTa

by Deleted user -

Kaixo,

Aitor Ikastolan ere 0,33 eman digute. Gure kasuan ere, paper batean sare hezkuntzara jartzen du eta bestean berriz, heldutasun eredua.

 

Ondo izan.

In reply to LOURDES QUEREJETA ESNAOLA

Re: RPTa

by MARI JOSE ECHEVERRIA ECHALECU -

Kaixo: 

Guri ere atzo iritsi zitzaigun. Guk ez dugu Sare Hezkuntza gelan eskatu eta ez dugu 0,33 hori. Beraz, Sare Hezkuntza Gelan eskatzeagatik izando da.

Asteburu on!!!

In reply to LOURDES QUEREJETA ESNAOLA

Re: RPTa

by JOSE LUIS ARRESE LARREATEGUI -

Aupa ekipo, zer moduz?

gu ere zuen egoera berdinean gaude, 1/3rekin. Hemendik komentatzen denez, oraindik Sare_Hezkuntzako ebazpena ez da oraindik atera, eta 1/3 hori eman digute sare_hezkuntza gelan proiektoan parte hartzeagatik soilik. Suposatzen da azkenik, proiektoa lortu ez gero, orduan 1/2a emango dutela.

Ondo izan