Berriak

UBUNTU Luberriren instalazioaz ikastaroa

UBUNTU Luberriren instalazioaz ikastaroa

Sagra IKT aholkularia -
Erantzun kopurua: 0

 Irungo IKT aholkulariak, Alex Gabilondok bidali dit aukera hau, agian zuen interesekoa izango dela.

Pedro Ruiz de Gauna

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Egun on

Irungo Berritzegunean Luberriren instalazioaz eta kudeaketaz ikastaroa emango dut ikastetxetako IKT arduradunentzat. Zure zonaldeko ikteroren bat interesa baldin badu ongi etorria izango da. Azpian agertzen da Irungo Berritzeguneko ikteroei bidali diedan mezua datak, programa eta izena emateko jarraibideekin.

Eskerrik asko

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Egun on,

Irungo Berritzegunearen esparruko IKT arduradunei idazten dizuet Linux instalazioa eta administrazioa eskolan ikastaroaren berri emateko.

Ikastaroaren helburua da IKT arduradunei, edo oraindik arduradunak izan gabe interesa duten irakasleei, ikastetxean Linux -zehazki Luberri erremasterizazioa- instalatzeko, kudeatzeko eta erabilera zabaltzeko jarraibide, laguntza teknikoa eta irizpideak eskaintzea.

Ikastaroa sei ordukoa da eta bi formatutan eskaintzen da:

Goizeko formatua: bina orduko hiru saio, urtarrilaren 20a, otsailaren 10a eta 24a, goizeko 9etatik 11etara.
Arratsaldeko formatua: hiru orduko bi saio, otsailaren 24a eta martxoaren 2a, arratsaldeko 4etatik 7etara.

Tokia: Irungo Berritzeguneko informatika gela.

Programa:
  • Zertarako Linux. Software librearen abantailak.
  • Linuxen ezaugarri nagusiak.
  • Ubuntu: Mahaigaina, fitxategien arakatzailea, aplikazio nagusiak eta formatuen afera.
  • Luberri erremasterizazioaren ezaugarriak: Windowsen Active Directoryn integratzea eta konpartitutako karpetak eta karpeta pertsonalak mapeatzea, erantsitako aplikazioak.
  • Ikastetxerako distribuzio propioa prestatu eta instalatu.
  • Ekipoen ezarpenak: wifia, inprimagailuak, IP finkoak... 
  • Ekipoen kudeaketa: softwarearen eguneraketak, programen instalazioa...
  • Domeiniuaren kudeaketa Linuxetik: Terminal Server Renminaren bidez.
  • Arbel digitala: Smart eta beste modeloen instalazioa eta kalibrazioa.
  • Instalazioen erritmoak eta irizpideak.
  • Laguntza teknikoa eskuratzeko bideak.
  • Linux eskolan posta-zerrenda.

Ikastaroa aurrez aurrekoa da eta laguntzako dokumentazioa Moodle honetan dago.
Ikastarora gutxienez 4GB duen USB memoria huts bat eraman behar da.
Plaza kopurua: 15

Izena emateko Berritzeguneko web orritik egin daiteke, eskuineko atalean Prestakuntza ekintzak > Ekintza bilaketa > Izenburua Linux, edo zuzenean ondoko lotura hauetan klikatuta ikastaroaren hasiera eguna arte:

Informazio gehiago nahi baduzu eskatu helbide honetara: iktbgirun@gmail.com

Ondo izan.