Ebaluazio-errubrikak egiteko orientabideak

Baliabide xume honen helburua da DBHko 1. eta 2. mailako matematika, euskara eta gaztelerako irakasgaietan HBSP programan dauden ikasleekin diseinatzen ditugun ebaluazio prozeduretako errubrikak egiten laguntzea. Aipatu irakasgaietan ikasle hauen oinarrizko lorpenak zeintzuk izan behar diren begibistatik ez galtzen laguntzeko asmoz, dokumentu bakoitzean "Curriculumeko funtsezko alderdiak" txostenean (2020) jasotzen diren "funtsezko ebaluazio-adierazleen" zerrenda eta berauek egokitzeko orientabideak topatuko dituzue.