Ikastaroaren gida laburra

1. Ikastaroaren helburu orokorrak

  1. Hezkunzta berariaz sendotzeko programaren (HBSP) baitan landu ditzakegun hezkuntza indartze neurriak ezagutzea eta elkarbanatzea.
    • Partaideen testuinguru, behar eta motibazioak ezagutzea, ikastaroaren eduki eta saioak taldearen behar kolektiboetra hobeto egokitzeko.
    • HBSP programaren oinarriak kontuan izatea, ikastaroa denok abiapuntu beretik abiatzeko.
    • Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleen ezaugarriak aztertzea, DBH etaparen berezitasunak kontuan izanik, proposatu daitezkeen esku-hartze egokienei buruz gogoeta egiteko.
    • HBSP 2021-2022 deialdiari buruzko kezkak argitzea.
    • HBSP programaren baitan parte-hartzen duten irakasleen koordinazioa hobetzeko estrategiak adostea.
    • Banakako lan planak egiteko zailtasun eta erraztasunak elkarbanatzea eta hobetzeko neurriak identifikatzea.
  2. Ebaluazio prozesuaren gakoak identifikatu eta lantzea.
    • Ebaluazio prozesuei buruz gogoetatzea, gure egunerokoan baliagarri izan daitezkeen estrategia eta jarduerak identifikatu eta elkarbanatzeko.
  3. HBSPn dauden ikasleekin irakaskuntza telematikoa antolatzeko ideiak eta tresnak ezagutu eta lantzea.
    • Ingurune birtualeko ikas-irakaskuntza prozesuak garatzeko orientabideak ezagutzea.