7. Jarduera: Banakako Lan Plana

HBSP deialdiaren 10. artikuluak dio, "urriaren 15erako ikasle bakoitzak Banakako Lan Plan propioa izango du, zeina Hezkuntza Ikuskaritzaren eta zonaldeko Berritzegunearen eskura egongo den".

Plan horrek ikasle bakoitzaren egoera pertsonala aintzat hartzen du eta ondorengo datuak jaso beharko ditu:

  • Ikaslearen hezkuntza-premien deskribapena.
  • Ohiko ikasgelan jorratzeko lan proposamena.
  • Banakako tutoretzarako lan proposamena.
  • Eskola ordutegitik kanpoko hezkuntza-errefortzurako proposamena.
  • Familiekiko harremana.
  • Planaren jarraipen eta ebaluazioa.

Ikasturte bakoitzaren amaieran, ikaslearen tutoreak, irakasle-taldeak adierazitakoa entzun ostean eta ikastetxeko orientatzailearen laguntzaz, Banakako Lan Planaren balorazioa egingo du. Balorazio horretan hezkuntza prozesua jarraitzeko gomendioak adieraziko dira.

JARDUERA:

  • Aukeratu HBSP programan dagoen edo egongo den ikasle bat eta osatu ezazu bere beharrak asetzeko egokia den Banakako Lan Plana (Atxikita duzue txantiloia).
  • Aurreko saioan landu genituen hezkuntza-indartze neurriekin batera, ebaluazioaz landu dugun guztia harremanetan jarri beharko dugu.
  • Plana osatu ondoren, elkarbanatu ezazu moodle honetako "Jardueren Foro"ko dagokion atalean. Jarduerak egiteaz gain, elkarrengandik ikastea ere garrantzitsua da eta.