6. Jarduera: Ebaluazio irizpide eta lorpen adierazleak irakurri

Martxoaren 18ko saioan hezkuntza indartze neurrien EBALUAZIOAZ jardungo dugu. Jakina den bezala, konpetentzietan oinarritutako ebaluazioan, lorpen adierazleak dira gaitasunak zenbateraino eskuratu diren neurtzeko baliagarri zaizkigun tresnak (ebaluazio irizpideak neurgarri egiten dituzten adierazleak alegia).

Gomendagarria litzateke hurrengo saioa baino lehen matematika konpetentziari eta hizkuntza eta komunikazio konpetentziari dagozkion ebaluazio irizpide eta lorpen adierazleak presente izatea. Horretarako ISEI-IVEI Erakundeak sortutako Marko Teoriko izeneko dokumentuetan jasota agertzen diren konpetetzien dimentsioak zein ebaluazio irizpideak aztertuko ditugu.

ZEREGINA: Martxoaren 18a baino lehen ondorengo bi dokumentuak gainbegiratu itzazu (Matematikarako konpetentziaren adierazleak eta Hizkuntz eta komunikazio konpetentziaren adierazleak).