Ikastaroaren edukia
OINARRIZKO HEZKUNTZA CURRICULUMA
UNITATE DIDAKTIKOAREN BIGARREN BERTSIOA
Aurretik ibilbide hau egin dugu:
1- Oinarrizko hezkuntza konpetentziak.
a- Ondorio metodologikoak: ikasleen eginkizunak eta irakasleen eginkizunak: Arazo-egoeratik abiatzea
2- Arazo-egoeratik Unitate Didaktikora (Atalak eta hauen arteko harremanak)
2.1 Arazo-egoera, azken ataza, testuingurua, jardueren sekuentzia, azken xedea
2.2 UDren Helburuak, ebaluazio adierazleak, jarduerak faseka (hasiera, garapena, aplikazioa eta komunikazioa, transferentzia)
3- Irakasle bakoitzak, bere arloko praktikarekin lotutako UD bat osatu du, eta, behar bada, gelan garatu du.
4- Oraingoan: Osatu eta, behar bada, gelan praktikan jarri den UDaren bigarren bertsio bateruntz joango gara.
I. JARDUERA
- Egindako ibilbidearen laburpena eta oinarrizko kontzepuak begibistarazi.
UDen BEGIRAKETA
II. JARDUERA
- Norberaren UDaren begiraketa: Zein atal aukeratuko dut aldaketak egiteko? Auto-begiraketa eta ko-begiraketa
- Galderak, hausnarketa eta ondorioak
UDko FASEETAKO JARDUERA MOTA
III. JARDUERA
- Nere UDko jarduerak. Jardueren sailkapena. Trebezi kognitibo guztiak bultzatzen al ditugu?
- Ondorioak: zein jarduera bultzatuko nituzke, jarduera mota zabalagoa erabiliz pentsamendu trebeziak garatzeko?
EBALUAZIOA
IV JARDUERA
- UDa eta ebaluazio adierazleak: Curriculumetik hartuak, Konpetentzien ebaluazio adierazleak...Noiz eta nola hartzen dira kontutan adierazle hoiek ebaluazio tresnetan?
- Zein dira aukeraratutako ebaluazio tresnak?
Talde erabakiak
Talde erabaki batzuk:
Adibidez, aplikazio eta komunikazio fasean:
- Ikasleek izango al dute azken ataza egiteko gidoi bat?
- Izango al dute eskura lan horren ebaluaziorako kontrol zerrenda edo errubrikaren bat, ebaluazio adierazleak agerian dituenak eta autoebaluaziorako ere balioko dutenak?
- Izango al dute ahozko komunikazioa baloratu duen tresnaren bat?
- Noiz, non, noren aurrean egingo dituzte aurkezpenak?
- Non jasoko da egindako lana? Ikasleen norbanako karpeta eta taldearen karpeta
-
Osagarriak