GENERO BERDINTASUNA DERRIGORREZKO HEZKUNTZAN

LABURPENA
Txostenak biltzen du 2015eko Ebaluazio Diagnostikoaren (ED15) galde-sortei Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasleek eta Zuzendaritza Taldekoek eman zieten erantzunen eta datuen analisia.
Bertan genero-berdintasunaren inguruko eta genero-indarkeria prebenitzeko hainbat gai aztertzen dira: ikasleek zaintzari eta etxeko lanei emandako denbora; ezaugarri fisikoen, lanbideen eta bizitza osoan izango duten aukeren esleipenak, generoaren arabera; berdinen arteko jazarpena; ikasleen aniztasunaren aurreko jarrera…