Etika: Apunteak Nota batean

edukiak

 

ZER DA ETIKA? ZERTARAKO BAILO DU?. 1

ETIKA ETA MORALA.. 2

ETIKA, ZERGATIK ETA ZERTARAKO?. 5

METODOAREN ZENBAIT URRATS ETIKAN.. 6

IDENTITATEA ETA BESTETASUNA.. 8

IDENTITATE PERTSONALA.. 9

ADIMENA, SENTIMENDUAK ETA EMOZIOAK. 10

SENTIMENDUAREN ETA EMOZIOAREN ARTEKO DIFERENTZIA.. 11

HEZIKETA EMOZIONALA.. 12

ERRESPETUA DESBERDINTASUN PERTSONALEI DAGOKIENEZ. 12

PERTSONA ARTEKO HARREMANAK. 12

BIZIKIDETZARAKO GAITASUNAK ETA JARRERA SOZIALAK. 14

KOMUNIKAZIOA.. 14

KOMUNIKAZIO MOLDEAK. 16

BESTE GAITASUN BATZUK. 16

INDARKERIA BAZTERTZEA PERTSONA ARTEKO HARREMANETAN.. 17

GIZA ESKUBIDEAK KODE ETIKO GISA.. 18

TEORIA ETIKO KONTZEPTUA.. 19

TEORIA ETIKO NAGUSIAK. 19

HELBURUEN ETIKAK. 19

Betebeharraren etikak. 25

GIZA ESKUBIDEAK KODE ETIKO gISA.. 30

GIZA ESKUBIDEEN SAILKAPENA.. 31

GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSA.. 32

DESBERDINTASUN SOZIALAK ETA KULTURALAK. 34

BERDINAK BAINA DESBERDINAK. 34

DISKRIMINAZIO MOTAK. 35

ETIKA ETA POLITIKA.. 37

BOTERE POLITIKOA ETA BERE ZILEGITASUNA.. 38

BOTERE POLITIKOAREN FORMAK. 39

DEMOKRAZIA ETA HERRITARREN PARTE HARTZEA.. 40

HAUTESKUNDE SISTEMAKO ELEMENTUAK. 45

HAUTESKUNDE FORMULAK. 45

DEMOKRAZIAREN ARAUA. KONSTITUZIOA ETA ESTATUTUA.. 47

GIZA ESKUBIDEEN ADIERAZPENAREN GIDARITZAPEAN.. 49

ZENBAIT GIZA TALDEREN DISKRIMINAZIOA.. 49

ADINAREN ONDORIOZKO DISKRIMINAZIOA.. 52

GLOBALIZAZIOA ETA GARAPENAREN ARAZOAK. 54

GATAZKA ARMATUAK. 55

BAKEAREN ALDEKO EKIMENAK. 58

GARAPEN IRAUNKORRA.. 61

AGENDA 21. 64

BERDINTASUNA ETA ANIZTASUNA.. 67

GIZONEZKOAREN ETA EMAKUMEZKOAREN ARTEKO BERDINTASUNERAKO BIDEA.. 68

FEMINISMOAREN DEFINIZIOA ETA EZAUGARRIAK. 70

FEMINISMOA, GAUR EGUN.. 70

BERDINTASUNA, ESKUBIDEZ ETA IZATEZ. 72

DISKRIMINAZIOARI AURRE EGITEKO ALTERNATIBAK. 72

GENERO INDARKERIA.. 73

 

ZER DA ETIKA

Hezkuntzaren eginkizuna jakintza integratuak transmititzea da dimentsio etiko baten barruan. Horrek balioetan heztera darama, ez edonolakoetan, ordea (estetikoak, politikoak, ekonomikoak...), etikoetan baizik, ikaslearen izaera taxutu eta mundu zibilizatuago bat sortzen laguntzen dutenak.

Etika asegabetasunetik elikatu izan da beti, hau da, denaren eta izan behar lukeenaren edo izatea gustatuko litzaigukeenaren arteko distantziatik; esan daiteke, beraz, balio etikoak krisian daudela beti. Lockek esaten zuen pertsonak mugiarazten dituena errealitatearekin duten asegabetasuna dela.

Victoria Camps Hezkuntzaren balioak

 

 

 

ZER DA ETIKA? ZERTARAKO BAILO DU?

Etika moralaz arduratzen den filosofiaren zatia da...

Etimologikoki moral «mores» hitz latinetik dator, norbanako bati edo herri bati bereizgarriak zaizkion ohitura edo jokamoldeak esan nahi du...

Etikak giza ekintzaren balio moralari dagozkion auziak planteatzen ditu: zertan datzan ongia edo ontasun morala, zein den arau moralen izatea, zein zentzutan esan daitekeen judizio moral bat arrazoizkoa dela, eta abar.

M. A. Quintanilla

Breve diccionario filosófico

 

Gizakiaren jokabide motak

  • Morala. Arau moralak ezagutu eta horiek askatasunez betetzea hautatzen duten pertsonen jokabidea.
  • Moralgabea. Arau moralak ezagutu eta horiek askatasunez ez betetzea hautatzen duten pertsonen jokabidea.
  • Amorala. Arau moralak ezagutu gabe horiek betetzen dituzten edo betetzen ez dituzten pertsonen jokabidea; hautaketa hori ez da librea, zoriaren ondoriozko baizik.

 

ETIKA ETA MORALA

 

Etika «éthos» hitz grekotik dator. Ohitura, izaera, nortasuna esan nahi du.

Moral hitzak, bere aldetik, «mos» latinezko izenean du jatorria, aurreko hitz grekoaren antzeko esanahia duena.

Gaur egungo filosofiaren arabera, jokabide batzuk moralaren aldea zergatik hartzen ditugun baliozkotzat gogoeta egiten duen diziplina etika.

Morala, berriz, «gizarte edo giza talde batek baliozkotzat onartu ohi dituen, jokabideen eta arauen multzoa» da.

Gizarte batek erreferentziatzat hartzen dituen balioekin du zerikusia moralak. Gizarte batek, bere sozializazio prozesuan, printzipio batzuk hartzen ditu baliozkotzat; printzipio horiek lotura estua dute giza talde horren ohiturekin, beraz, ondoriozta daiteke ez dela moral bakar bat existitzen; aitzitik, aniztasun moralaz hitz egin behar dugu, pertsona edo giza talde adina moral baitaude.

Hori dela eta, kulturen arteko balio desberdintasunak eta horien hau­taketa moralak errespetatu behar ditugu; horrek ez du esan nahi, ordea, moral guztiak defenditzeko modukoak direnik.

Hori guztia kontuan izanda esan dezakegu etika metodología propina duen diziplina filosofikoa dela, eta helburu duela moralaren aginduei bu­ruzko gogoeta teorikoa egitea, eta hori justifikatzea. Hor du izateko arra­zoia.

 

 

ARIKETAK

Idatzi etikaz duzun kontuan hartuz. Azaldu adibide baten laguntzaz zergatze z diren moral guztiak defenditzeko modukoak.

 

BIZITZA MORALAREN OINARRIAK

Zer esan nahi du oinarritu hitzak? Etikan, oinarritzeak honako hau esan nahi du: arrazoi erreflexiboa ematea gure izateko edo jarduteko moduari buruz, baita besteen ekintza edo iritzien kritika egiten jakitea ere. Heldutasun moralak gure ekintzak arrazoitzen jakitea eskatzen du, haiei buruz gogoeta egiten jakitea.

Jatorriari erreparatuz, bi dira moralaren oinarriei buruz mintzo gare­nean aipa daitezkeen iturriak:

—            Erlijiosoa, gizarte ugarik balio moralak oinarritzeko erabili dutena. Kasu honetan, dagokion Jainkoa da kontuan hartu beharreko arauei buruzko argibideak ematen disuena.

—            Arrazionala, arrazoiaz baliatzen dena portaera onak eta txarrak be­reizteko. Planteamendu filosofiko hori arrazionaltasuna ezartzen aha­legintzen da, judizio moralak oinarritzeko eta honako bereizketa hau egiten du: batetik, aipaturiko judizio moral horiek; bestetik, praktika eta giza portaerak, edozein portaera mota onartzen dutenak.

definizioa moralarekin dituen aldeak zergatik ez diren moral

unitatea

Galdera beraz hauxe litzateke: nola ezartzen dira egintzen morali­tatearen oinarriak? Erantzuna erraza izan liteke, baldin balioak onar­tzeko edo ez onartzeko arrazoiak ematen baditugu, eta arau batzuk onartzen baditugu balio onespen horretarako.

Moralaren oinarrien jatorriak aipatu dugu. Helburuei dagokienez, ho­nako hauek izan dira eta dira nagusi.

 

ZORIONTASUNA

Gizakia, gizaki denetik, zoriontasuna lortzen ahalegindu da, eta bere izatearen arrazoi bihurtu du ahalegin hori, nahiz eta zoriontasuna uler­tzeko modus aldatuz joan den historian zehar. Bi izan dira zorionta­suna ulertzeko modu nagusiak. Antzinaroan, zoriona ideal bat zen, ibili beharreko bide bat. Gerora, ordea, erdietsi beharreko helburu bi­hurtu da. Bi zoriontasun bereiz daitezke hala ere: batetik, gauza mate­rialen kontsumoari loturik saltzen zaigun zoriontasuna (autoak, azken belaunaldiko telefono mugikorrak, perfume garestiak...); bestetik, zo­rion espirituala, balio sendo batzuetan oinarritutako bizitza koheren­teak ematen duena.

 

ASKATASUNA

Askatasuna gure izatearen funtsezko parte da. Etengabe ari gara au­keratzen, erabakiak hartzen, etikoki ondo edo gaizki jokatzen. Libre izateak gure egintzen eta haien ondorioen erantzule egiten gaituelako. Azken batean, libre izateak zerbait eraikitzea esan nahi du, bizitza esangura baten bilaketara bideratzea. Askatasunaren gaia luze eta zabal jorratu izan da betidanik, eta adostasunik gabe la beti. Librea al da pertsona? Galdera horrek bi erantzun mota ditu, elkarren aurka­koak.

Alde batetik, deterministen iritzian, jazotzen den orok bere zergatiak ditu, izan fisikoak, genetikoak, inguruneak eragindakoak... Bestetik, in­deterministek diotenez, pertsona librea da, eta bere borondateak gi­daturik jarduten du. Funtsezko ezaugarria du.

Ziurrenik egokiena honako hau esatea litzateke: giza egintzak —neurri batean iragarri badaitezke ere— ez daude aurrez determinaturik, nahiz eta zoriaren fruitu ere ez

 

Askatasunaren zein alderdi dira funtsezkoak, jarduera  indibidualki

Azaldu adibideen bitartez zer diren determinismoa eta nahiz kolektiboki?

indeterminismoa. Zein da bietatik jarrera zuzena zure ustez? Arrazoitu erantzuna.

 

 

BEHARRA

Gure egintzen erantzule izatea eskatzen du, hartutako konpromisoei erantzuten jakitea. Betebehar mota asko badaude ere, etikaren ikuspe­gitik eta kasurik gehienetan, gure balio eskalatik sortzen den obligazio morala da.

Ez dugu ahaztu behar, gainera, eskubideez mintzo garenean, betebeha­rrak ere aipatu behar ditugula nahitaez.

ERANTZUKIZUNA

Hertsiki loturik dago betebeharrari eta askatasunari. Gure egintzen erantzule izatea esan nahi du, aukera bat edo erabaki bat zehatz justifi­katzen jakitea. Erantzukizunak pertsona konprometitzen du, eta dena ez dela zilegi ohartzen da. Heldutasun sintoma da.

 

Zer da zuretzat erantzukizuna? Neketsuagoa al da beti beharra egitea gogoko duguna egitea baino? Arazoitu erantzuna.

 

ETIKA, ZERGATIK ETA ZERTARAKO?

Segur aski, aurreko kontzeptuei buruz gogoeta egin ondoren, etika zer­gatik eta zertarako ikasi behar den galdetuko diozu zure buruari.

Lehenik eta behin, «ikastea» hitza, kasu honetan, beste askotan baino gehiago, zeure ekintzen arrazoia azaltzen ahalegintzeko beste modu bat besterik ez da.

Eta jakina, etika, ikusi dugun bezala, oso estuki lotzen zaio moralari; etikak gure ekintzen moraltasunari edo moraltasunik ezari buruzko go­goeta errazten du.

Sarritan esaten dituzu edo entzuten dituzu halako esaldiak: «Ez nago ados!», «Hori ez zait ondo iruditzen!», «Zuzen jokatu duzula uste dut!», «Bidezkoa deritzot horri!». Halako eta bestelako irizpenak pertsonen iritzien, eztabaiden, arrazonatzearen emaitza dira, azken batean, eti­kak interesatzen zaizunaz egiten du gogoeta eta metodo bat eskaintzen dizu.

Eta etika balioetan oinarritzen da, hau da, objektu edo ekintza batzuek dituzten nolakotasunetan, haiei esker bihurtzen baitira desiragarri per­ts onarentzat.

Hala ere, gure eguneroko bizitzan, gure ekintzak ez zaizkio beti desira­garria denaren idealari lotzen; aukeratzen ibiltzen gara etengabe, eraba­kiak hartzen, etikoki ondo edo gaizki jokatzen. Kasu batzuetan zein bestetan etikak gure ekintzak norabidetzen lagundu behar digu, gure­tzat nahiz gainerako pertsonentzat desiragarria denerantz norabide­tzen. Hala, etika jakintza praktiko bihurtzen da, zuzenean eta ezinbestean gure eguneroko bizitzan eta beste pertsonekin dugun ha­rremanetan zuzenean eta ezinbestean eragiten baitu.

EGITATEZKO JUDIZIOEK: ez dute adierazten egintza bati buruz dugun iritzia, baizik• eta gauzen hainbat alderdi azaltzen dituzte, besterik gabe.

BALIO JUDIZIOAK: ez egiazkoak ez gezurrezkoak ez badira ere, egintzen balorazioa egiten dute, zenbait balioren arabera.

 

METODOAREN ZENBAIT URRATS ETIKAN

Ondoren, giza jardueraren balorazio etikoa egiteko ibilbide metodolo­gikoa proposatzen da.

1. Ekintza kontziente eta librea izan behar du, hautaketa baten emaitza.

2. Epaituko dugun ekintza zehaztu behar da, bere edukia mugatu, hizkuntzaren bitartez ondo komunikatzeko moduan, eta alderdi guztiek berdin uler dezaten.

3. Antzeko gaiak beste leku eta garai batzuetan nola landu diren ezagutu.

4. Parte hartzen duten balio guztiak kontuan harto; dena dela, balio horiek gutxieneko balio etiko delakoak izan behar dute, hau da, unibertsalak (bizitza, askatasuna, berdintasuna...).

5. Balio judizioa egitea, etikaren ikuspegitik zuzena den edo ez kon­tuan hartuta.

6. Kasu horietan nola jardun beharko litzatekeen adierazten duen pro­posamena egin, gutxieneko balio unibertsalak kontuan hartuta.

 

Esan, zure ustez, portaera hauek etikoak diren.

a. Azterketa batean kopiatzea.

b. Notak falsutzea

c. Eskolara joan garela adierazten duen ziurtgiria faltsutzea.

d. Pertsona bat bereiztea arrazaren, kolorearaen edo sinesmen erlijiosoen arabaera.

e. Etorkin bati etxebizitza ez alokatzea.

f. Internetetik film bat jaistea.

g. Alkoholaren eragnpan gidatzeagatik istripu bat eragitea.

h. errenta aitorpena faltsutzea

i. Garraio publikoan txartelik gabe bidaiatzea.

j. Semaforo gorri ela gurutzatzea.

k. Errenta aitorpenetik gastu militarrei dagokion zenbateko deduzitzea.

 

 

HEZIKETA AFKTIBO-EMOZIONALA

Optika aldaketa bat bizi dugu emozioei dagokienez, orain arte negatibotzat hartu baitira. Historikoki, emozioa aldendu egin de 5entsamendutik. Gaur egun, ikusmolde hori aldatu egin da etc mozioak balioetsi egiten dira, «limurtzaileak» balira bezala beso gorbatengandik zerbait lortzeko. Horren adibide nabaria publizitateak emozioez egiten duen erabilera da. Emozioek beharrak edo nahiak asetzeko gogoa pizten dute, ekintza bultzatzen dute. Emozioak, gainera, ingurua erregulatzeko eta hartara moldatzeko tresnak ere badira. Gatazka norberaren singulartasunaren emaitza da. Emozioak hezten direnean positibo bihur­`zen dira. Emozioak ez kontrolatzea, ez ezagutzea, ez bideratzen 'bizikidetzaren kaltetan izan daiteke eta eragin sakona izar lezake subjektuarengan. Neurozientziak frogatu du “pentsatu” edo “sentitu” ekintzen artean komunikazioa egon badagoela. Emozioa eta pentsamendua loturik daude, beraz.

«Heziketa sozioemozionaletik balioetan oinarritutako heziketara» Biltzarra,

Darder,

 

 

 

IDENTITATEA ETA BESTETASUNA

«Ez dago identitaterik besteen presentziarik gabe. Ez dago identitaterik bestetasunik gabe» dio Marg Augé antropologoak. Ideia horrek identi­tateaz eta bestetasunaz zer ulertzen dugun argitzen digu. Identitateak adierazten du pertsona oro bere buruaz kontzientzia hartzen joaten dela, eta nor bere nortasuna eratuz doala, prozesu mailakako, progre­sibo batean, eta hori gertatzen da gure berdintasunez eta besteenga­nako desberdintasunez kontzientzia hartuz goazen neurrian.

Bestalde, bestetasunak esan nahi du norberaren ikuspegia «bestearen» ikuspegiagatik aldatzea; bestearen ikuspuntua, munduaren ikusmoldea, interesak eta ideologia kontuan hartzea, jakintzat eman gabe «norbera­rena» dela izan litekeen bakarra.

Azken batean, bi kontzeptu osagarriak geure buruaren irudi doi bat eratzeko beharraz mintzo zaizkigu, baita besteen irudia sortzeko beha­rraz ere, aurreiritzirik gabe, eta bestea bakoitzaren ikuspegitik ikusi ordez, haren sinesmen eta jakiteak kontuan hartzea. Horretarako beste pertsonarengana gehiago hurbildu behar dugu, elkarrizketa eta elkar ulertzea behar ditugu. Ondorioz, horrek beste pertsona hobeto ezagu­tzen lagunduko digu eta neurri horretan, hobeto ulertzen.

Jabetzen bazara, jarrera hori guztiz garrantzizkoa da Giza Eskubideak modu eraginkorrean praktikan jarri eta betetzeko, eta diskriminazioa edo bazterkeria jarrera oro arbuiatzeko, datozen unitateetan aipatuko diren gaiak guztiak.

 

IDENTITATE PERTSONALA

Pertsona bakoitza bakarra da, errepikaezina; psikologian esan ohi da identitate pertsonalari esker nor «norbera» dela eta ez «beste bat». Ezaugarri pertsonalen multzo bat da, beraz, pertsona bakoitzaren errealitatea jasatzen duena eta kanpoko mundura proiektatzen dena, gainerakoek ere izate zehatz eta partikularrean ezagut dezaten. Kontuan har «identi­tate pertsonala ez dela hain «pertsonala», beharrezkoa baita zure arua gizadiaren parte gisa hartzea, bakarra bazara ere.

Identitate pertsonala lau ezaugarritan oinarritzen da:

 

Batez beste, egonkorra da.

Bilakaera izaten da bizitza osoan zehar, baina pertsonak jarraitutasun at mantentzen du bere buruarekin, horretaz jabetu edo ez. Pertsonak aldaketa erabakigarriak aurki ditzake bere ni-an bizitzan zehar.

Mundu bati lotuta dago

Pertsona hainbat motatako taldeetako kide da beti; talde bakoitzak zentzu eta esanahi berezia du, ingurune sozialak ematen dizkiona.

 

Identitatea pertsona arteko harremanean berresten da

Denok gatoz aita eta ama batzuengandik, beraz, elkarren antzekoak gara, eta ez horrenbeste fisikoki, baizik eta izateko eta pentsatzeko mod­uan, munduarekin, pertsonekin harremanak izateko dugun moduan. Horregatik, identitatea osatzeko orduan, gurasoekin dauden loturak oso garrantzitsuak dira.

 

Gizartearen nahiz pertsonaren beraren ekintzaren emaitza da

Eragina elkarrekikoa da, ez baitago inguruko pertsonen mende soilik, baizik eta gure ekintzek eragin handi samarra dute gure identitatearen izaketan.

 

ADIMENA, SENTIMENDUAK ETA EMOZIOAK

LEGEZKOA: legeek agintzen dutenarekin bat datorrena.

ZILEGIA: legeekin bat datorren justifikazioari egiten dio aipamena hizkera arruntean. Zenbaitetan, legaltasunak zalantzan jartzen du justizia; beraz, beharrezkoa da legeak justifikatzea eta adostasunera iristea.

DESOBEDIENTZIA ZIBILA: arau jakin bat betetzeari uko egitea arrazoi ideologikoak direla medio; horrek ez du esan nahi gainerakoak ere desobeditzen direnik.

Sentimenduak adierazteak gu geu garena islatzen du.

 

 

Emozio/sentimendu baten adibidea. Maite dudan pertsona batek opari bat egin dit. Emozioa bat-batean sortzen da estimulu (oparia) bati esker; ondoren, estimulu horren balioespen primario edo automatikoa sortzen da: axolagabea, kaltegarria edo onuragarria (adibide honetan, onuragarria). Emozioa bizia da eta bizkor pasatzen da... baina sentimendu bihur daiteke.

Estimulu hori jasotzean gure gorputzeko sentipenen (alterazioak) kontzientzia hartu orduko, emozioa sentimendu bihurtzen da. Hau da, gure gorputzak alterazio bat (kilimak urdailean...) izan duela nabaritzen dugunean, eta horretaz jakitun garenean, sentitzen ari garenari etiketa jartzen diogu (emozioa) zigilu jakin batekin; adibide honetan ustekabe, plazer, poz eta zorion sentimendu bat izango genuke, besteak beste...

Richard S. Lazarus.

Pertsona baten adimena hainbat aldagaik eratua da, hala nola, arreta, behaketa gaitasuna, oroimena, ikaskuntza, gaitasun sozialak, etab., egun­ero munduari aurre egiten laguntzen diotenak.

Egunero bizi ditugun gertakariek, gure adimenak behar bezala hautatz:en dituenak, era askotako sentimendu eta emozio sortzen dituzte gugan; helburu, behar edo motibazio bat lortzeari ematen diogun erantzun organikoa besterik ez da.

Gure eguneroko bizitzan nahi, sentimendu, emozioak bizi ditugu; ba dira animatzen gaituzten gauzak, bizkortzen gaituztenak; aitzitik, ba dira desatseginak diren eta batere erakargarriak iruditzen zaizkigu gauzak. Hau da, emozio negatiboak izaten ditugu, ongizatea eta zorion; lortzeko helburua zaildu egiten dizkigutenak, baina badira emozio positiboak ere, ongizatea sortzen digutenak.

Sentimendu positiboek bizikidetza errazten digute, horregatik da horren garrantzitsua haiei buruz gogoeta egitea.

Eta gainera, gure emozioak zein diren jakitea eta besteen emozioal identifikatzea, emozio negatiboak kontrolatzen saiatzea eta emozio po sitiboak sortzeko gaitasuna praktikarekin ikasten den zerbait da eta oro­bat, egungo arazo sozial ugariri aurrea hartzeko modu bat da.

 

SENTIMENDUAREN ETA EMOZIOAREN ARTEKO DIFERENTZIA

Aurreko atalean, ez dugu sentimenduaren eta emozioaren arteko be­reizketa garbirik egin. Eguneroko bizitzan, jabetuko zara sarritan sino­nimo gisa erabiltzen direla, baina ez dira; beraz, kontzeptualki badl bederen, funtsezko diferentziak zein diren aztertuko dugu.

Emozioa organismoaren egoera konplexu baten bidez defini daiteke: ezaugarriak kitzikadura edo asaldura larri bat izan daitezke. Erreakzic afektiboak dira, bat-batekoak gutxi gorabehera, gertakizun garrantzi­tsuak gertatzen direnean. Egoeraren ebaluazio bat dakar gainera, ekin­tzarako prest egoteko. Emozioak segundo batzuk edo hainbat ordu iraun dezake. Bisquerra

Emozioen osagai subjektibo edo kognitiboaren gisako sentimendua, hau da, emozioen esperientzia subjektiboa. Beste hitz batzuetan esa­teko, pertsonak emozioari jartzen dion etiketa. Lazarus

Aurreko definizioetatik ondorioz aterako dugu: emozioa laburra baina bizia da; sentimendua egonkorragoa eta iraunkorragoa da; emozioa nahi gabekoa edo gutxi kontrolatua da; eta sentimendua kontrolagarria eta arrazionalagoa da.

 

HEZIKETA EMOZIONALA

Hitz gutxitan esateko, heziketa emozionala heziketa prozesu eten­gabe eta iraunkorra da. Prozesu horretan, garapen emozionala ezagu­menaren garapenaren osagarri ezinbestekoa da, eta biak dira nortasun integral baten osagarri oinarrizkoak.

Horregatik proposatzen dugu emozioak ezagutu eta kontrolatzeko gai­tasunak garatzea, eguneroko bizitzan planteatzen zaizkigun erronkei hobeto aurre egiteko. Azken helburua pertsonaren eta gizartearen on­gizatea handitzea da.

 

ERRESPETUA DESBERDINTASUN PERTSONALEI DAGOKIENEZ

Zure ingurura begiratzen baduzu, jabetuko zara ez daudela bi pertsona berdin. Pertsona guztiak gara desberdinak; horrexek ematen digu lehen ai­patu dugun identitatea. Aniztasuna aberasgarria da.

Baina, desberdinak izan arren, berdinak ere bagara pertsona gisa esku­bide eta duintasun berberak ditugulako, banantzen gaituenetik at.

Geure buruaren onarpenak eta ezagutzak farrera negatiboak gaindi­tzen lagun gaitzake eta beste pertsonenganako dugun erlazioa hobe­tzen, hau da, ingurukoak onartzea beren nolakotasun eta akatsekin, eta gugan eta besteengan konfiantza sor dadin.

 

PERTSONA ARTEKO HARREMANAK

Pertsona guztiok harreman ugari izaten ditugu gure bizitzan zehar, zuk gurasoekin, adiskideekin edo ikaskideekin dituzunak bezalakoak. Haien bitartez, sentitzeko eta bizitza ikusteko moduak trukatzen ditugu; gai­nera, beharrak, interesak eta afektuak partekatzen ditugu. Harreman horiek pertsona arteko harremanak dira.

Geldi zaitez pixka batean eta pentsatu: zenbat jenderekin egoten zara egu­nero? Zertan dira berdinak? Zertan desberdinak?

Pentsatuz gero, konturatuko zara egunean zehar hainbat adin, kultura, zaletasun, beharbada kolore, itxura fisiko edo ezintasunen bat duten pertsonekin izaten dituzula hartu emanak, eta hori guztia, beste senti­mendu, balio eta idealetan sakondu gabe.

Desberdintasun horretan oinarritzen da, hain zuzen, giza harremanen aberastasun handia, harremanetan jartzen garenean esperientzia eta jakintza berriak trukatu eta eraikitzen baititugu; desberdintasun horre­tan ere dago harremanak izateko zailtasuna, ahalegin bat eginbehar bai­tugu elkar ulertzeko eta adostasunetara iristeko.

Kontuan hartzen badugu la pertsona gehienok berdinak diren ideia, behar eta interes batzuk partekatzen ditugula, pertsona arteko harrema­nak gizon eta emakumeen arteko bizikidetza positiboa gauzatzeko bi­laketa besterik ez dira, adin, kultura, erlijio edo arraza desberdineko pertsonen artekoa, hain zuzen.

 

Batzuetan, pentsatzeko eta jokatzeko ditugun modu desberdinek ha­rreman mesfidatietara bultzatzen gaituzte edo gatazka bizitzera, baina besteak balioestea, pertsona baten eta beste baten artean desberdinta­sunak daudela onartzeak eta elkar ulertzen ahalegintzeak oztopo ho­riek gainditzen lagun diezaguke.

 

 

 

Daniel Golemanek, bere Adimen emozionala liburuan hauxe ezarri zuen puntu nagusi bezala: norberaren emozioak ezagutzea, geure buruarekin eta besteekin hobeto erlazionatu eta emozioak bideratzeko lehen urrats gisa. Badira beste zenbait arlo garrantzizko: emozioak erabiltzen íkasi, norberaren motibazioa lortu eta besteen emozioak onartu. Norberarenak ezagutzeko bidea izateaz gain, bestearen ikuspegian, besteak sentitzen Buen horretan jartzeko modua ere baita. Horrela geureganatzen ditugu gizartearen aldeko jarrerak eta saihesten. ditugu arrazakeria jarrerak eta tolerantziarik eza.

 

 

KOMUNIKAZIOA

lzaki «sozialak» gara, la bizitzaren zati handiena ematen dugu beste pertsona batzuekin. Ondorioz, garrantzitsua da besteekin ondo moldatzea eta egoera sozialetan behar bezala funtzionatzen ikastea. Hainbat komunikazio gaitasunek lagundu egiten digute pertsona arteko harremanak hobetzen.

Komunikazio ekintzaren bidez norbanako batek kontaktua sortzen du beste batekin eta horrek informazioa igortzen laguntzen dio. Komunikazioan, prozesua erraztu edo zaildu egiten duten hainbat elementuk parte hartzen dute.

 

Entzunaldi aktiboan saihestu beharreko elementuak:

-              Ez dugu oharkabetu behar.

- Ez dugu hitz egiten Buena eten behar. - Ez dugu epaitu behar.

-              Ez dugu konponbide arinegirik eskaini behar.

-              Ez dugu beste pertsonak sentitzen Bue­na baztertu behar halako adierazpenak erabiliz: «hori ez da ezer», «ez kezkatu»...

-              Ez dugu «gure esperientziei buruz» hitz egin behar beste pertsonak hitz egiteko premia duenean.

 

BIZIKIDETZARAKO GAITASUNAK ETA JARRERA SOZIALAK

Aditu batek, Isabel Monjasek, gaitasun sozialez egiten duen definizio­tik abiatuko gara. Hurrengo hau da: pertsona arteko eginkizun bat modu egokian egiteko beharrezkoak diren jokabide edo gaitasun sozial zehatzak. Hartutako eta ikasitako jokabide multzo bat esan nahi du, eta ez nortasunaren ezaugarri bat. Pertsona arteko jokabide konplexuen multzo bat da, beste pertsona batzuenganako elkarrekintzan jokoan jartzen direnak.

 KOMUNIKAZIOA

  • Komunikazioa da gehien erabiltzen dugun gaitasun soziala eta beraz, beharrezkoa da; horregatik da borren garrantzitsua ezagutzea komu­nikazioa bideratzen duten teknika batzuk.
  • Entzunaldi aktiboa: komunikazio prozesu ororen printzipio garran­tzitsu eta zailenetako bat entzuten jakitea da. Entzunaldi aktiboak esan nahi du entzutea eta komunikazioa ulertzea hitz egiten duenaren ikus­pegitik. Kontua ez da soilik esaten dena entzutea, nola esaten duen bai­zik, sentimenduak, ideiak...; hau da, beharrezkoa da enpatia dosi jakin bat.
  • Enpatia: besteen emozioak aktiboki entzutea «besteen lekuan egoten» ahalegintzea da eta besteen arrazoiak ulertzen saiatzea. Besteen senti­menduak entzutea da eta jakinaraztea «jabetzen garela», ulertzen aha­legintzea pertsona horiek sentitzen dutena.


 

KOMUNIKAZIO MOLDEAK

  • Ez-asertiboa. Ez ditu bere eskubideak defenditzen. Gainerakoak errespetatzen ditu, baina ez bere burua. Besteen nahiak norberaren nahien gainetik jartzen ditu. Horrela labur­bil daiteke: «Zuk nahi duzuna edo pentsatzen duzuna garrantzitsuagoa da». «Ez badut onartzen haserretuko zara eta baztertuko nozu».
  • Oldarkorra. Bere eskubideak soilik defenditzen ditu, besteak errespe­tatu gabe; erasoa, mespretxua eta besteak menderatzeko nahia esan nahi du. Honela adieraz daiteke: «Ni soilik naiz garrantzitsua. Zuk pentsatu edo sentitzen duzunak ez du interesik>.
  • Asertiboa: Bere eskubideak defenditzen ditu eta iritziak adierazten ditu jokabidearen arloko gaitasunak erabiliz. Xedea norberak pentsatu edo sentitzen duena modu egokian adierazteko gai izatea da, inori eraso egin gabe. Negoziazioa erabiltzen du.

 

 

«BULLYING» EDO «KIDEKOEN ARTEKO TRATU TXARRAK».

Pertsona edo talle batek beste pertsona edo talle bat etengabe jo, mehatxatu, eraso egin, iraindu, baztertu eta ikaratzen duenean, min egiteko asmo bakarrarekin.

Lanak eta eguneroko iraunkortasunak pertsona egiten gaituzte.

BESTE GAITASUN BATZUK

Komunikazioaz haz egin dugu gure eguneroko bizitzan gehien erabil­tzen dugun gaitasun sozial gisa. Badira beste batzuk, ordea, zuretzat agian hain garrantzitsuak ez direnak, baina hala direnak eta bizikidetza baketsua errazten dutenak neurri handi batean. Ohitura jakin batzuez dihardugu, besteak beste, eskerrak ematea, ikaskide bat goraipatzen jaki­tea, mesede bat eskatzea, barkamena eskatzea, negoziatzea, porrotari eran­tzutea, presioei aurre egitea, beste pertsonen haserreari aurka egitea, beldurra kudeatzen jakitea,. . Eguna joan eta eguna etorri, jarrera horiek eta beste batzuk kudeatzen dakien pertsonak harreman sozialei heldutasunez aurre egiten dakiela esan genezake.

 

INDARKERIA BAZTERTZEA PERTSONA ARTEKO HARREMANETAN

Oldarkortasuna pertsona arteko harremanetan errealitate argia da gure eguneroko bizikidetzan. Zorionez, baieztapen hau ez da kasu guztie­tan orokor bihurtzen. Eta oldarkortasuna, zenbaitetan, eskolara ere iris-ten da, hura ez baitago gizartetik kanpo. Horregatik, askorentzat, eskolako indarkeria gure gizartean gertatzen denaren isla da. Eskolako indarkeria hainbat motatakoa izan daiteke: disrupzioa, absentismoa, ikasleen eta irakasleen tratu txarrak, eta baita kideen arteko trato txa­rrak ere, bullying delakoa.

Gaitasun sozialak eta pertsona arteko harremanak hobetzea oinarrizkoa da bizikidetza giro egoki bat sortzeko, kasu orotan, indarkeria biziki­detza gisa baztertuko duena.

Gatazkak konpontzea. Arazoak identifikatu eta konpontzera bideratutako prozesu bat da. Bi pertsonak edo Onuragarria borondatez balioesten dituzte desadostasunak eta bi aldeentzat

Onugarri izango den erabaki bateratu batera iristen ahalegintzen dira.

 

 

TEORIA ETIKOAK ETA GIZA ESKUBIDEAK

1994ko abenduaren 23an Nazio Batuen Batzar Orokorrak onartutako 49/1834 Ebazpenak «Giza Eskubideen Hezkuntzarako Nazio Batuen Hamarkada» deklaratu zuen 1995. urteko urtarrilaren 1 etik aurrerako hamar urteko aldia. Ebazpen horrek ezarri zuen «Giza Eskubideen arloko heziketak informazioa eskaintzea baino zerbait gehiago izan behar duela eta bizitza osorako prozesu zabala izan behar duela; haren bitartez norbanakoek, dena dela beren garapen malla eta bizi diren gizartea, besteen duintasuna errespetatzen ikasiko dute baita errespetu hori bermatzeko bideak eta bitartekoak zein diren ere, gizarte guztietan».

 2000 Nazio Batuen argitalpenak

 

 

  • ARAUA: giza ekintza azaltzen, ulertzen eta interpretatzen laguntzen duen printzipioa.
  • ARAU MORALA: gure bizitza pertsonalki bideratzeko erabiltzen dugun araua, aukera pertsonal bat da
  • BALIOA: pertsonen nolakotasunak eta ekintzak, eta errealitatearenak, oro har, giza beharrak bideratu eta asetzen dituztenak.

 

GIZA ESKUBIDEAK KODE ETIKO GISA

Izaki moral gisa aurkeztu dugu pertsona. Jaiotzetik arau batzuk barnera­tuz doa, eta arau horiek ez zaizkio inposatzen. Aitzitik, pertsonaren his­toriaren parte dira eta bere egiten ditu. Beraz, morala aldakorra da, eta hura ulertzeko modua ere aldatu egiten da historian zehar.

Unitate honetan, horrenbestez, bizitza moralaren oinarriak ezar­tzeko historian erabili diren teoria etiko garrantzitsuenak aztertuko ditugu.

 

TEORIA ETIKO KONTZEPTUA

Teoria etikoak moralaren oinarriak ezartzen ahalegintzen dira. Hots, haren baliozkotasuna edo legitimitatea justifikatzen ahalegintzen dira. Eta morala, dagoeneko ikusi dugunez, arauetan eta balioetan oina­rritzen da, eta arau eta balio horiek nola jardun behar dugun adieraz­ten digute.

 

TEORIA ETIKO NAGUSIAK

Zer alderdiri begiratzen zaion, etikak ezin konta ahala modutan sailka daitezke. Atal honetan, giza egintzen zuzentasunari edo ez-zuzentasu­nari erreparatzen dion sailkapena jorratuko dugu.

Helburuen etikak edo etika teleologikoak. Helburu bat lortzea dute xede. Hots, egintzen moralitatea ondorio on edo baliagarrien arabera­koa da. Egintza ona bada, ondorioek ongira hurbilduko naute.

Betebeharraren etikak edo etika deontologikoak. Intentzioa da ga­rrantzitsuena. Kasu honetan, egintza zuzena izan daiteke ondorioak halakoak ez izan arren. Kontua kontzientziak ezartzen dizkigun arauak betetzea da.

Hasieran, ondorioei ematen zitzaien garrantzia zen teleologismoaren eta deontologismoaren arteko alde nagusia. Gaur egun, teleologismo­aren xedeak zoriontasunera iristea izaten jarraitzen du; deontologismo­aren ustez, aldiz, ezinbestekoa da betebeharra justizia erdiesteko.

HELBURUEN ETIKAK

Helburuen etikak hainbat pentsamolde izan ditu historian zehar:

 

 Atenasko Eskola

K.a. VI. eta V. mendeetan, besteak beste, Sokrates, Platon eta Aristote­les pentsalarien etika izan zen nagusi Grezian. Pertsonaren ikusmolde positiboa zuten hirurek.

 

Sokrates, intelektualismo morala deritzonaren alde dago, eta gaizkia ez­jakintasunarekin lotzen du, ongia jakinduriarekin lotzen duen bezala. Ja­kintsua ona da, eta ezjakina, txarra. Inork ez du kontzienteki gaizki jokatzen, eta ezinbestekoa da ongia egitea zoriontsu izateko, nahiz eta hori irakatsi egin behar den. Soilik jakinduriatik sortzen da ongia, bertutea. Sokrates sofisten teoria erlatibisten kontra dago, balio moralak (ongia, justizia...) gizarteen arabera aldatzen direla diotenen aurka. Atenasko fi­losofoak aurkakoan sinesten du: balio horiek absolutuak dira, pertsona guztien ondarea.

 

Zerbait ez da ona niri hala iruditzen zaidalako, alderantziz baizik: zerbait ona bada, hala iruditu behar zait niri.

Platon

 

1. jarduera

Zer da garrantzitsuagoa zure iritziz, helburua ala intentzioa?

Arrazoitu erantzuna.

 

Platon, bi mundu daude: ideien mundua (mundu adigarria) eta gauzen mundua (sentipenezko mundua). Platonen ustez, pertsonaren helburua ideien mundura itzultzea da, arima bizi den mundura, gizakia ez baita ja­torriz gorputza eta arima. Gorputza eta arima

behin-behinean daude loturik, arimak hutsegite bat egin duelako eta gorputzarekin bat eginez araztu behar duelako hutsegite hori. Pertsona garbikuntza erdietsi gabe hiltzen bada, arima beste pertsona batera pasatzen da, eta horrela, hurrenez hurren. Behin garbikuntza gauzatuta, pertsona bere leku naturalera itzultzen da, ideien mundura, egiazko mundura. Ideien mun­dua ez da ez sortzen ez hiltzen.

Nola lortzen da garbikuntza? Ahalegin fisikoaren (gimnastika) eta ahalegin intelektualaren (ikas­kuntza) bitartez.

 

Aristoteles. Pertsonaren helburua zorionta­suna lortzea da. Printzipio horretatik abiatuz, Aristotelesen ahalegina zoriontasuna lortzeko modua zehaztea da, eta aztura positiboen bidez erdiesten dela ondorioztatzen du, bertu­teen bitartez (bi muturren arteko erdiko ter­mino gisa definitzen ditu). Egintzak arrazoian oinarritu behar du beti, horixe baita gizakia gainerako izakietatik bereizten duen ezauga­rria, helburu behinena aintzat harturik beti: zo­riontsu izatea. Eta honako hau eransten du: gizakiaren funtzio guztiak (begetatiboa, senti­menezkoa eta arrazionala) zuzen betetzea zo­riontasunaren iturri bada, azken funtzio horixe da, jakinduria lantzen duena, zoriontasun go­rena ematen diguna.

Nolanahi ere, zoriontasun aristotelikoaren ikuskera nahiko esklusibista da, bere garaiaren emaitza, albo batera uzten baititu esklaboak, nekaza­riak, emakumeak eta eskutangileak.

 

 

Arrazoia garatzea eta erabiltzea da gizakiak duen eginkizun berezko eta perfektuena.

Aristoteles

 

2. jarduera

Zer da zuretzat zoriontasuna? Bat dator Aristotelesen definizioarekin?

 

 

 

BERTUTEA: ondo jokatzeko ohitura da, guretzat ona denaren arabera jokatzeko modua.

 

Plazera da bizitza zoriontsuaren hasiera eta amaiera, izadiarekin bat datozen ongietan lehena baita.

Epikuro

Zuretzat sortu gintuzun, Jauna, eta gure bihotzak ez du atsedenik izango zurekin bat egin artean.

San Agustin

Agindu berri bat eman nahi dizuet: maite ezazue elkar, nik zuek maite zaituztedan bezalaxe,

Jn 13, 34

Legearen indarra justiziaren mallaren araberakoa da.

San Tomas

 

 Epikureismoa

Epikuro (K.a. 341-270) filosofoak sortutako eskola da. Materia da existitzen den bakarra, espazioan higitu eta mundu diferenteak sortzen dituzten materia atomoak. Beraz, ez dago naturaz gaindiko bizitzarik, eta pertsonaren helburuak, ondorioz, zoriontasun absolutua bilatzea izan

behar du, oinaze eta kezka orotatik urrunduko duen atsegina lortzea, bi­zitza heriotzarekin amaitzen baita. Aldi berean,. baina, atsegina bilatzeko mo­duaz ohartarazten digu: arrazoiaren bidez eta zuhurtasunez. Atseginaz neurririk gabe gozatzeak sufrimendua ekar dezake. Gainera, ezinbestekoa da pertsona plazer natural eta beharrez­koekin gozatzera ohitzea, horixe baita apetitu eta gripa ororen aurrean barne bakea (ataraxia) edo «beldurgabeta­suna» lortzeko bide bakarra.

Bertutea honako honetan datza: oinaze minimoarekin atsegin maximoa lor­tzea.

 

 Kristautasuna

Etika kristauak ere zoriontasuna du helburu, baina Jesusen mezuarekin bat egitea eskatzen du horretarako. Eta Jesusen mezuak «pertsona guz­tienganako maitasuna» du ardatz, pertsona guztienganakoa, bereizketa­rik gabe. Horrek, praktikan, pertsonen duintasunaren alde lan egitea esan nahi du, justiziaren alde, berdintasunaren eta bakearen alde.

 

 

Etika kristauaren bi ordezkari handiak San Agustin eta San Tomas Aki­nokoa dira.

San Agustin (354-430). Pertsonak zoriontasun gorena lor dezake Jain­koarekin bat eginez gero. Hortaz, Jainkoagana zuzendu behar ditugu gure egintza guztiak, eta Berak bideratuko ditu egintza horiek ongi­rantz.

San Tomas Akinokoa (1225-1274). Teoria aristotelikoan oinarritzen da eta eduki mundutar oroz gabetzen du, teoria kristaura egokitzeko. San Tomasen ustez, giza egintza ona da baldin Jainkoagana –On Lo­rena– hurbiltzen bagaitu; bestela, txarra da. Horrek ez du gizakiaren askatasuna ezabatzen. Jainkoak ez ditu pertsonak behartzen, zorionta­sunaren biderantz eramaten ditu. Azken batean, lege natural, uniber­tsal, aldaezin eta agerikoa da, kontzientziaren bitartez, zer egin behar dugun eta zer ez adierazten diguna. Eta lege natural hori, edo lege moral hori, bat dator hamar aginduekin; hau da, bat dator pertsonek Jainkoaren planarekin edo betiereko legearekin bat egiteko duten bitar­tekoarekin.

 

 Utilitarismoa

XVIII. mende amaierako Ingalaterran sortutako teoria etikoa da.Mo­ralitatea,kasu honetan, baliagarritasunaren printzipioan oinarritzen da, ahalik eta ongizate handiena lortzean.Utilitaristen ustez, egintzak onak dira baldin ongizatea –hots, atsegina edo oinazerik eza– sortzen badute, eta txarrak dira baldin ondoeza eragiten badute. Teoria honek ezaugarri berezi bat du: xedea ahalik eta ongizate handiena lortzea da, baina norbanakoarentzat ez ezik, baita ahalik eta pertsona kopuru han­dienarentzat ere. Alde horretatik, hedonismo soziala deitu izan zafo uti­litarismoari.

Bi dira utilitarismoaren ordezkari gorenak:

J. Bentham (1748-1832). Plazera lortzea da pertsonen berezko helbu­rua, eta oinazea txikitzea, horrenbestez. Horretarako, kalkulu moral mo­duko bat proposatzen digu: alegia, norbanakoaren zoriontasuna kantitate bat bada eta besteen kantitateei gehitzen badiegu, zorionta­sun kolektiboaren kantitate totala lortzen dugu; zoriontasun total han­diena lortzean, beraz, norbanakoaren zoriontasun handiena lortzen dugu. Beste modu batez esateko, gure zoriontasuna ez ezik, hurkoarena ere bilatu behar dugu.

J. Stuart Mill (1806-1873). Zoriontasun kontzeptua nolakotasun bi­hurtzen du. Benthamen teoriaren jarraitzaile honek utilitarismo huma­nista eta altruista proposatzen digu, nolabait esateko. Hots, pertsonak besteen zoriontasuna behar du, eta ez da zoriontsu izango baldin bes­teak ere zoriontsu ez badira. Horrenbestez, gizadi osoaren zoriontasuna­ren alde lan egin behar dugu.

Etika utilitaristaren ikuspegitik, balioetsi ezazu honako egoe

 

 DBHko lan            mailako ikasle batek atzerrira joan
nahi du ikasturte amaierako bidaian, eta ikaskide batzuk ere horixe beta nahi dute. lkasleak gogor ekiten dio bere propo­samena defendatzeari, ikaskide kopuru handi batek ezin izango duela bidaia hori egin jakinagatik.

 

 Etika marxista

Etika marxistaren helburua berdintasun ekono­mikoa eta soziala da, elkartasuna eta justizia oi­narri dituen gizarte bateko herritar guztientzat. Pertsonak zapaltzen dituzten alienazio guztiak ezabatzea proposatzen du horretarako.

Marxismoaren hitzetan, ekoizpen bideak mende­ratzen dituen kapitalistak langile edo proleta­rioak esplotatzen ditu. Ondorioz, azken horiek behar moral bikoitza dute: lehenik, beren egoe­raren jakitun izatea, hots, klase kontzientzia edu­kitzea; bigarrenik, egoera horretatik irteteko lan egitea, klase borroka deritzonaren bitartez.

 

Izadiak bi jaun subiranoren mende jarri zuen gizakia: oinazea eta plazera [...1 Bi jaun horien tronura loturik daude, batetik, ondo dagoena eta gaizki dagoena bereizten dituen araua, eta bestetik, kausen eta ondorioen katea.

J. Bentham

Nahiago dut pertsona asegabea izan zerri asea baino, eta nahiago dut Sokrates asegabea izan ero asea baino.

J. Stuart Mill

Gaurdaino existitu diren gizarte guztien historia klase arteko borrokaren historia izan da [...] Gizarte feudalaren gainean eraikitako gizarte burgesak ez ditu klase antagonismoak desagerrarazi. Klase berriak sortu ditu, zapalkuntza egoera berriak, borroka molde berriak... garai batekoen lekua hartu dutenak.

K. Marx

 

 

Garrantzitsuena ez da nora zoazen, loan hori nor den baizik.

Beharrezkoa da konbentzimendu horrekin bizitzea: ni ez naiz zokondo baterako jaio, mundu osoa dut aberri.

Seneka

Joka ezazu beti zeure kontzientziaren enana lege unibertsal gisa balio izateko moduan.

Joka ezazu beti gizadia —bai zeure burua, bai besteena— xedetzat hartua izateko moduan, eta ez ezazu har sekula bitartekotzat.

I. Kant

 

Betebeharraren etikak

Estoizismoa

Zenon Zitiokoa (K.a. 335-264) filosofoak Atenasen sortu zuen eskola honen arabera, eta epikuroek unte ez bezala, jainkozko plan bat dago unibertsorako. Unibertsoak aurrez definituriko xede unibertsal bat duela diote, eta gizakia horren barruan sartzen dela. Xedea aldaezina eta ez-malgua da, eta pertsona bertutetsuak horretara egokitu behar du, hori baita zoriontsu izateko modu bakarra.

Bestetik, estoikoak kosmopolitak dira, pertsonen arteko anaitasun uni­bertsala aldarrikatzen dute eta herrialdeen arteko mugak ezabatzearen alde daude.

 Etika kantiarra

Immanuel Kant (1724-1804) alemaniarra da etika deontologikoen ordezkari nagusia. Haren ustez, gizakia bera da printzipio edo arau moralen oinarri bakarra. Hortaz, helburuen etika edo etika teleologi­koekiko aldea funtsezkoa da, azken horiek gizakitik kanpo dagoen ongia bilatzen baitute. Egintzak ez dira helburuak lortzeko bitartekoak, gure arrazoi praktikoak agindutako zerbait baizik (inperatibo kategorikoa). Esaterako, «ez dut ikasi behar azterketa gainditzeko», baizik eta «ikasi egin behar dut nire betebeharra delako».

Kant sinetsita dago pertsonaren kontzientzia moralaren existentziaz. Ondorioz, ezin esan daiteke gauzak berez «onak» edo «txarrak» direnik; pertsonaren borondatea da ona edo txarra. Lege morala kontzientzia moralaren emaitza da.

Horrenbestez, arau kantiar gorena «betebeharragatiko betebeharra» da, beharrarekiko errespetu hutsak eragindako beharra.

 

Egunen batean, nire izena munduan sekula izaniko krisi handienarekin loturik gogoratuko da, kontzientzia gatazka lazgarri bati loturik, gaurdaino sinetsi, eskatu eta sagaratu den ororen aurka altxatzen den borondate bati loturik. Ez naiz gizon bat, dinamita karga bat baizik.

Nietzsche

 

Pertsona kondenaturik dago libre izatera. Gizakiak ezin dio uko egin bere askatasunari, ezin dio uko egin hautatzeari, eta horrek larrimina sortzen dio.

J. P. Sartre

 

Nihilismoa

Korronte honen ordezkari nagusiak, Nietzsche (1844-1900) filosofo alemania­rrak, aldaketa erradikala proposatzen du gi­zartea eta gizakia ulertzeko moduan, eta indarrean dauden balioak errefusatzen ditu. Baieztapen bat egiten du bere pentsa­menduaren abiapuntu gisa: mendebaleko zibilizazioaren balioak eta arauak zentzuga­beak dira eta hutsik daude, ezereza dira (la­tinezko «nihil hitzak ezereza esan nahi du).

Nietzschek indarrean dauden balioen aur­ka jo eta aurreko filosofiaren kritika suntsi­garria egiten du. «Hil da Jainkoa» dio, harengan sintetizatzen baititu balio guztiak. Jada, ez da betebeharrik ezarriko digun ezer existitzen, eta gi­zakiaren bizitzak esangura galdu du. Nihilismoa da egoera horri eran­tzuteko bide bakarra: bizitza zentzugabea dela aitortzea eta heriotzaren patu tragikoa onartzea. Filosofo alemaniarrak edukirik gabeko etika proposatzen digu, balio edo arau moralik gabeko etika. Filosofia klasi­koak eta kristautasunak aldezten dituzten balioen aurrean (hurkoaga­nako maitasuna, etsimendua, karitatea...), Nietzscheren moralak beste ideia batzuk aldarrikatzen ditu: nork bere burua maitatzea, errebeldia edo menderatu nahia. Jaunen morala versus morroien morala, zeinetik gizon berria sortzen baita: «supergizakia».

 

 

 Existentzialismoa

Sartre (1905-1980) frantziar filosofoa da pentsamolde honen ordez­kari gorena, eta pertsonaren askatasunean oinarritzen du bere mezua. Pertsona libre izatera behartuta dago, eta bere proiektua eraikitzen du hautatzeko ahalmena erabiliz doan neurrian.

Gizabanakoak dira kezka iturri nagusi, existentziak planteatzen dizkien arazoekin batera (askatasuna, bakardadea, erantzukizuna, konpromi­soa, heriotza...). Horregatik deitzen zaio existentzialismoa pentsamolde honi.

Alde horretatik, pertsona bera da balioak asmatzen dituena, bere exis­tentzian zehar garatuz doan proiektua baita. Ez ezerk ez inork ez du erabakitzen zer egin behar dugun, nork bere bidea urratu behar du.

Nolanahi ere, Sartrek ez du askatasuna norbanakoaren mende ezartzen; aitzitik, gizadi osora zabaltzen du. Eta eransten du: «Nire askatasuna ez da berez helburu bat, askatasuna da berez helburu bat: nirea eta hur­koarena».

 

Pertsona bakoitzak funtsezko askatasun eskema ahalik eta zabalenerako eskubidea du, besteentzako antzeko eskemarekin bateragarri izango dena...

J. Rawls

 

 JUSTIZIAREN ETIKA

Teoria honen bultzatzaile nagusiak, John Rawls (1921-2202) esta batuarrak, gizarte justu baten lorpenean oinarritzen du bere etika. : kubideen garrantzia berreskuratu nahi du betebeharrei erran za garrantziaren parean. Pertsonak edozein ideal etiko ezar diezaioke b buruari, justiziaren printzipioekiko funtsezko errespetua badago 1 tiere, baina justizia egon dadin, ezinbestekoa da guztiontzat izatea, b tela ez dago gizarte bidezkorik.

Gizarte demokratikoetan, Rawlsek dioenez, legeak zuzenak izatea funtsezkoena. Justizia ekitate moduan ulertua: bakoitzari berea. Ad Cortinaren hitzak erabiliz: «Ezin gara gauza materialetan soilik oinaz tutako zoriontasunarekin konformatu; are gehiago, sekula ez gara riontsu izango gizarte bidegabe batean, edozein dela ere gure egoera.

 

Frankfurteko Eskola

70eko hamarkadan, Alemaniako hiri horretan, elkarrizketaren etika deritzona sortu zen, Appel, Habermas, Adorno, Marcuse... bezalako filosofo eta soziologoen eskutik; honako premisa honetatik abiatu ziren: gizadiak izaera unibertsala duten arazoak ditu —ekologia, ipar-hego desoreka, gerrak, teknikaren neurri gabeko aurrerabidea...—, eta balio unibertsala izango Buen etika bat behar da horri guztiari erantzuteko.

Helburua justizia soziala erdietsi eta pertsonen alienazioa gainditzea da. Horretarako, elkarrizketaren etika proposatzen da, elkarrizketa lantzea arazo unibertsaletarako erantzun unibertsalak bilatzeko.

 

 Etika dialogikoa

K. O. Appel (1922) eta J. Habermas (1929) dira izen nagusiak. Etil kantiarraren unibertsalizazio printzipioan oinarritzen dira, beharrart kontzientzian, nahiz eta garai berrietara egokitzen duten eta elkarrizke bidezko argumentazioa hartzen duten unibertsalizazio printzipiotzl Elkarrizketa bide egokia da arau unibertsal batzuk ezartzeko, baina elk. rrizketa horrek gutxieneko baldintza batzuk bete behar ditu:

•             Elkarrizketan parte hartzen duten pertsonek manipulazioa bazteri behar dute, eta elkar ulertzea izan behar dute helburu.

•             Hizketakideek berdintasunean jardun behar dute, eta ez da indari erabili behar.

•             Hitza gatazkak konpontzeko erabili behar da, eta prozedura ho jarri behar da beste guztien gainetik.

Habermasek eztabaida arrazionalaren metodoa deitzen dio, el xedea hauxe litzateke: elkarrizketaren bidez, batzuk besteen kontuez duratzea, desiratua (interesak) eta desiragarria (balioak) lortzeko.

Gogoratu zertan desberdintzen dira entzutea eta aditzea 11 larduera

Elkarrizketaren aldekotzat duzu zeure burua? Zein dira egiazko elkarrizketarako baldintzak zure ustez?

GIZA ESKUBIDEEN ADIERAZPENAREN AURREKARIAK

  • 1776. Estatu Batuen Burujabetasun Adierazpena. Bertan biltzen dira Giza Eskubideen oinarrizko printzipio batzuk.
  • 1789. Gizakien eta Herritarren Eskubideen Adierazpena. Frantziar Iraultzan argitaratu zen, eta askatasunaren, berdintasunaren, senidetasunaren printzipioak biltzen dira bertan.
  • 1899/1907. Hagako Hitzarmenak. Gerran diren estatuen eskubideak eta betebeharrak arautzen dituzte.
  • 1919. LANEren sorrera. Lanaren alorrean Gizakiaren Eskubideak babesteko.
  • 1928. Briand-Kellog Hitzarmena. Bakea eta estatuen segurtasuna zaintzeko.
  • 1945. Nazio Batuen Karta. NBEren sorrera.
  • 1948az ondoko Eskubideen Adierazpenak
  • 1949. Genevako Hitzarmena, gerran zauritu eta preso hartutakoei erran beharreko tratuari buruzkoa.
  • 1950. Gizakiaren eskubideak eta oinarrizko askatasunak zaintzeko europar hitzarmena.
  • 1959. Haurraren Eskubideen Adierazpen Unibertsala.
  • 1963. Arrazaren ondoriozko edonolako bereizkeria moduri buruzko adierazpena.
  • 1965. Europako Gizarte Karta.
  • 1967. Emakumearen diskriminazioa ezabatzeko adierazpena.
  • 1971. Adimen urrikoen eskubideen adierazpena.
  • 1976. Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen Nazioarteko Ituna.

 

GIZA ESKUBIDEAK KODE ETIKO gISA

Giza Eskubideez hitz egitea betebehar etikoez hitz egitea da, eta pertso­naren duintasuna moral ororen oinarri eta funtsa dela aitortzea.

Eskubideak izateko nahia etengabea izan da gizadian, nahi horren lor­pena erraza izan ez bada ere. Horregatik da horren garrantzitsua Giza Eskubideen Adierazpena.

Lauki honetan Adierazpenaren aurrekarietako batzuk zein diren gogora dezakezu.

1948. urtean, Parisen egin zen NBEko Biltzar Nagusiak Gizakiaren Es­kubideen Adierazpena aldarrikatu eta onartu zuen aho batez. la mun­duko herrialde gehienetan onartu zenez gero, Giza Eskubideek izaera unibertsala duen oinarri etiko bihurtzeko adina indarra dute.

Adierazpen honetan aldarrikatzen diren balioak pertsonak izan behar lituzkeen eta eskatu behar lituzkeenak dira, guztiz bestelakoak diren he­rrialdeen borondatetik sortzen baitira, eta beraz, bestelako ideologia eta pentsamoldeetatik.

1948. urteaz geroztik beste adierazpen batzuk onartu dira, nolabait adie­razpena osatu edo sakontzen dutenak, lauki honetan agertzen direnak bezalakoak.

 

GIZA ESKUBIDEEN SAILKAPENA

Aukeratzen den irizpidea zein den kontuan izanda, Giza Eskubideen sailkapen ugari egin daitezke. Sarri askotan aipagarri duten edukiaren arabera sailkatzen dira. Irizpide horren arabera bereizten ditugu:

 

Gizabanakoaren eskubideak

Pertsonari dagozkio gizabanakoa den aldetik, hau da, besteak beste, bi­zitzarako, askatasunerako eta berdintasunerako eskubidea.

Eskubide politikoak

Eskubide hauek besteak beste, naziotasunari eta herrialdeko gobernuan parte hartzeari dagozkío.

Eskubide ekonomikoak

Eskubide ekonomikoak ordainketa bidezkoari eta bizi maila egoki bati dagozkio.

 

GIZA ESKUBIDEEN EZAUGARRIAK

Giza Eskubideak berez dira:

•             Gizaki berarekin sortzen dira. JAIOTZETIKOAK

•             Pertsona guztiak biltzen dituzte garai eta toki guztietan. UNIBERTSALAK.

•             Edozein pertsonak, agintek edo estatuk errespetatu behar ditu. BESTERENGANAEZINAK

•             Pertsonarengandik bereizezinak dira. ABSOLUTUAK.

•             Edozein pertsonak edo agintek ezin du halen aurka jokatu. HAUTSIEZINAK.

•             «Ez dute balioa galtzen», betiko dira. PRESKRIBAEZINAK

 

 

Gizarte eskubideak

Eskubide hauek besteak beste, lana, osasuna eta gizarte segurantza iza­teko eskubideari dagozkio.

Kultur eskubideak

Kultur eskubideak besteak beste, hezkuntza izateko, kulturan eta au­rrerabide zientifikoan parte hartzeko eskubideari dagozkio.

 

«Batetik, behinena eta funtsezkoena estatuek gizakien oinarrizko eskubideak aitortzea da, beren herrientzako eskubide konstituzional multzo gisa eta bestetik, oinarrizko eskubide horien betetzea nazioarteko betebehar gisa onartzea, nazioarteko auzitegi batera gora jotzeko eskubidearekin, nahiz eta oraindik goiz eta kimeriko samarra izan mundu mailako estatu bateko herritarren eskubide multzo gisa hartzea».

Lien A. J.

 

GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSA

Estatuan

1978ko Espainiako Konstituzioak, 54. artikuluan Herriaren Defen­datzailearen irudia aipatzen du. Erakunde hori gizabanakoaren oina­rrizko eskubideak babesteko eta administrazioak eskubide horiek betetzen dituela babesteko sortu da.

Autonomia Erkidegoan

1985ean Euskal Autonomia Erkidegoan eta Autonomia Estatutuko 15. artikuluan adierazten denaren arabera, Arartekoaren irudia sortu zen, hau da, Euskal Herritarren Defendatzailea. Erakunde independentea eta autonomoa da, eta helburu nagusia du Giza Eskubideen defentsa. Nafarroako Foru Komunitatean, 2002. urtean Herriaren Defendatzai­learen erakundea sortu zuten, gainerakoen ezaugarri eta funtzio berekin.

Europan

1950. urtean Gizakiaren Eskubideen Europako Auzitegia sortu zuten, eta Estrasburgon du egoitza. Europako Kontseiluko herrialdee­tan Giza Eskubideak eta oinarrizko askatasunak babestea da erakunde honen helburu nagusia.

Bestalde, 1979ko Amsterdameko Hitzarmenak adierazten du Europako Batasuna Giza Eskubideez arduratuko dela.

Aipatzekoa da, orobat, 2000. urteko Nizako Konferentzian Oinarrizko Eskubideen Karta onartu zela. Europako konstituzioa ekarri zuen pro­zesuaren aurrerakina izan zen. Konstituzio horren xedea da «solidaritate gunea» izatea, eta bertan Giza Eskubideak errespetatzea, nahiz eta gizar­teko hainbat sektoretan zalantzak sortu diren horren inguruan.

Munduan

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak ez ditu estatuak derrigor­tzen, hala ere, Giza Eskubideen Batzorde batek kide diren herrialdee­tan horiek betetzen direla zaintzeko ardura du, eta horri buruzko txostena argitaratzen du.

Hala eta guztiz ere, 2002. urtean Nazioarteko Zigor Epaitegi bat sortu zuten, herrialde askoren berrespenarekin, Giza Eskubideen babes juridikoa eraginkorra izan dadin mundu osoan. Epaitegi horrek esku­menak ditu gai hauetan: genozidioa, gizadiaren kontrako kalteak eta ge­rrako krimenak.

 

DISKRIMINATZEA: pertsona edo talde bati gutxiagotasun tratua ematea, besteak beste, sexua, arraza, erlijioa eta posizio ekonomikoa dela eta.

BAZTERTZEA: «bazterrean uztea», pertsona edo talde jakin batzuk beren borondatearen aurka baztertzea aurreko arrazoiak direla eta.

 

GIZATASUN KOMUNA

Iruditzen zait alele gehiago daudela edozein naziotako norbanakoen artean, nazio batetik bestera baino. Hezkuntzak, posizio sozialak, erlijioak, nortasunak, afiliazio politikoak, bizi izandako esperientziek, etxean adierazitako maitasunak eta beste hainbat faktorek dute eragina giza jokabidean eta kulturan.

Jakina, aldeak daude lanean eta lanetik kanpo jokabide adeitsu eta egokitzat hartzen den horretan. Hainbat kulturatan «bai» esateak «entzun dut» esan nahi du «ados nago» baino gehiago. Negozioei buruz hizketan hasi aurretiko agurretarako hartzen den tartea; hizkuntza arrotz bat (ulertu gabe) hizketan ari den pertsonenganako sentitzen den tolerantzia maila; gizalegea -etiketa modura neurtua (adib. emakume bat mahai batera hurbiltzen denean zutitzea, edo autobusean eserlekua lagatzea adineko bati, etab.); eta janzteko modua dira kultur eta tradizioetan egon litezkeen desberdintasunen adibideak, nazio edo kulturaren arabera aldatzen direnak.

© 2000 Gregorio Billikopf Encina, Kaliforníako Unibertsitatea

DESBERDINTASUN SOZIALAK ETA KULTURALAK

XVIII. mendeko filosofo ilustratuek pentsatzen zuten giza arrazoiak modu berean funtzionatzen zuela pertsona guztientzat, eta beraz, gai berean pertsona guztiak ondorio beretara iristen zirela. Gainera, ikus­molde hori munduaren ikuspegi eurozentrista batek areagotzen zuen, baita europarrak ez ziren kulturak "primitibotzat" hartzeko zegoen jo­erak ere. Gaur egun, argi dago bata zein bestea ez dela horrela; batetik, arrazoiak ez ditu pertsona guztiak modu berean pentsatzera eramaten, eta bestetik, argi dago, beste Kultura batzuk, beste ikusmolde batzuk eta errealitatea hautemateko beste modu batzuk ezagutzeak desberdintasu­nean aberasten gaituela.

Hortaz, nahiz eta «herri globala» izenekoak batzen gaituen, anizta­suna eta desberdina denarekiko diskriminaziorik ezak eta errespe­tuak Giza Eskubideen Adierazpenean dauden erabakien gauzatze nagusia dira. Adierazpenak, hain zuzen, era askotako sinesmen, pen­tsamolde, posizio sozial eta ekonomiko onartzen ditu balio unibertsal gisa.

 

 

 

BERDINAK BAINA DESBERDINAK

Gure ingurura begiratzen badugu, jabetuko gaya denak desberdinak garela, gure kolore, arraza edo egoera sozialetik haratago. Baina, esan dugun bezala, desberdintasunek aberastasun iturri izan behar dute, eta horretarako beharrezkoa da gure aldetik jarrera positiboa izatea eta denak elkar aberasten dugula pentsatzea; jarrera negatiboak izatea, des­berdintasunetan gatazkarako arrazoiak ikustea diskriminatzailea eta bi­degabea da, eta guztien onetik aldentzen gaitu. Pertsona guztiak berdinak dira duintasunari dagokionez eta ondorioz, denok merezi dugu errespetuzko eta berdintasunezko tratua.

Beraz, etikoki onargarria den diskriminazio bakarra «diskriminazio positiboa» litzateke, pertsona gisa gizartean aurrera egiteko zailta­sun handienak dituzten pertsonen edo taldeen gizarteratzea bultza­tzeko.

 

DISKRIMINAZIO MOTAK

•             Arraza dela eta: ijitoak, beltza, magrebtarrak, latinoak...

•             Sexua dela eta: emakumeak, homosexualak...

•             Ezintasuna dela eta: ezindu fisikoak,

•             Lanik eza edo lan ezegonkorra dela eta.

•             Oinarrizko heziketarik dela eta.

•             Pobrezia dela eta: gaur egun, alde asko dituen auzia.

•             Adina dela eta: adinekoak, haurrak...

 

«Eginkizun komun baterako jalo gaya, (...) beraz, batzuek besteen kontra jokatzea naturaren aurka doa, (...) zurekin batera bizitzea egokitu zaizun gizakiak, estima itzazu, baina benetan.»

Marko Aurelio Pentsamenduak

 

ARRAZAKERIA: herri batek beste baten gain duen nagusitasunaz egiten den justifikazio saioa, ustezko gailentasun batean oinarrituta, hau da, ezaugarri etniko desberdinak dituzten gizarte taldeak baztertzea.

XENOFOBIA: pertsona atzerritarrenganako beldurra, higuina, areriotasuna.

 

Gehiengo sozialen bazterketa (pobreak, emakumeak, haurrak, adinekoak, gazteak, zuriak ez direnak, etab., baita hegemonikoak ez diren kulturen bazterketa ere, ijitoen kultura kasu), ustezko harreman sozial oro baldintzatzen duen logika merkantilistaren oinarrizko printzipioa da Mendebaldeko kulturan nagusi diren estereotipoek, kultur globalizazioaren prozesuaren oinarriek, aspirazio baztertzaile eta esklusibo baten ereduari erantzuten diote: gizona, heldua, aberatsa, zuda, fisikoki perfektua. Mundua haiek egina da eta haientzat da, eta eskubide berdintasunak esan nahi du tresnak arbitratu behar direla gainerakoak, hau da, gehiengoa, estereotipo horretara hurbil dadin formalki lortzeko.

César Manzanos, EH U.

 

 

 

 

ETIKA ETA POLITIKA: DEMOKRAZIA

 

«Begi-bistakoa da hiri-estatua gauza naturala dela eta gizakia, izatez, animalia politikoa dela. Eta gizona animalia politikoa dela, edozein erle edo taldekoi bat baino maila handiagoan begi bistakoa da. Naturak, izan ere, ez du ezer egiten xede jakinik izan gabe; eta gizakia da hizkuntzaren dohaina duen animalia bakarra. Egia da ahotsak, besterik gabe, oinazea eta plazera adieraz ditzakeela, eta, beraz, gainerako animaliek ere badute, beren izatea garatu egin baita atsekabearen eta atsegingarri­tasunaren sentipenak izatera iristeraino, eta hori batak besteari adierazi chal izateko, baina hizkuntzak xedetzat du onu­ragarria eta kaltegarria adieraztea, eta ondorioz, bidezkoa eta bidegabea ere bai, gizakiaren ezaugarri berezia baita ongiaren eta gizakiaren, bidezkoaren eta bidegabearen eta gainerako nolakotasun moralen pertzepzioa duen animalia bakarra izatea; eta komunitatea eta gauza horietan parte hartzea dira familia bat eta hiri-estatu bat egiten disuena.»

Aristoteles Politika

 

 

POLITIKA: bizitza publikoaren antolakuntzan esku hartzen duten elementu multzoa.

«Beharrezkoa dena posible egiteko artea.»

Aristoteles

 

Etikak lotura hautsezina mantentzen du politikarekin, eta harekin egiten du topo biak eduki guztiz morala duten xedeak eta balioak bilatzen dituztenean: justizia, askatasuna, demokrazia, berdintasuna, giza duintasuna.

Adolfo Sánchez Vázquez Etika eta politika

 

ETIKA ETA POLITIKA

Etikak eta politikak, teorian, harreman estua dute. Bizikidetzaren prak­tikan esku hartzen duen oro da politika. Aristotelesek esaten zuen be­zala: «gizakia animalia politikoa da izatez», politikak, besteak beste, herritartasuna osatzen duten pertsonez eta haiek dituzten ondasunez baitihardu... azken batean, pertsona baten inguruan dagoen guztiez, eta bere aldetik etikak giza jokabideen eta haien inguruen dagoen guz­tiaren balioespena egiten du.

 

Hala ere, gaur egun esan daiteke bien harremana ez dela halakoa. Etika eta politika lotuta egotetik urrun, aurkakoak bezala aurkezten dira. Zein da arrazoia? Hitz gutxitan esan daiteke etikaren ideala giza balio uni­bertsalak direla; politikak, berriz, nahiz eta hala izan behar ez lukeen, sa­rritan gutxi batzuen interesen alde apustu egiten du (alderdia, maila soziala...), eta gainerakoak baztertu edo zokoratzen ditu.

Esan ohi da, eskuineko politikan «vire» printzipioak agintzen duela (nire herria, nire alderdia, nire nazioa...); ezkerreko politikan, berriz, «gure» da nagusi (gure herria, gure alderdia...). Etikarentzat printzipioa ez da ez bata ez bestea, «denak» baizik.

Hala ere, beharrezkoa da esatea «etikak politikaren beharra duela», zen­baitetan, «balioak», pertsonek eta gizarteek «nahiago» dutena, indarrezko elementu batek baliozkotu behar baititu, hainbat «balio» antolatu eta adostasunez baliozkotuko dituen «politikak».

Helburua da etikak eta politikak bat egin dezaten; Giza Eskubideek giza balioekin bat egin dezaten. Horrek esan nahiko luke politikak ez dituela balio etikoak bazter batera unten, baizik eta haiek politikaren funtsa di­rela.

Eta, aldi berean, beste lorpen bat eskuratuko genuke: legaltasunaren eta zilegitasunaren arteko bateratzea. Lehena legearekin dagoen adostasun edo desadostasun mailan oinarritzen da, eta bigarrena atxikipen sozial handiago edo txikiagoan, eta etikan oinarritzen da.

Zenbat alditan ez da legea bidezkoa?

 

BOTERE POLITIKOA ETA BERE ZILEGITASUNA

Gaur egun, gutxi dira gizarteek aginpiderik gabe funtziona dezake­tela uste dutenak. Gizarte orok, nahiz eta txikia izan, boterea erabil­tzeko eta gizarteak bizikidetzarako erabaki duena defendatzeko tresna diren legeak eduki behar ditu. Lege multzo horri Zuzenbide deitzen diogu.

Lege horien zilegitasuna komunitate politikoari dagokio, ezinezkoa baita herri osoak parte hartzea erabakiak hartzeko orduan, arrazoi tek­nikoak eta bestelakoak direla eta, baina beharrezkoa da adieraztea ko­munitate politikoan subiranotasuna, nagusiki eta funtsean, herriarena dela, eta bera dela legeak emateko ahalmena eskuordetzen duena.

Herriaren onespena funtsezkoa da boterearen zilegitasuna bermatzeko. Bestalde, botere politiko bat zilegiagoa izango da obedientzia lortzeko indarra gutxiago erabiltzen duen neurrian.

Nolanahi ere, botere politikoa edo aginpidea ez da beti botere zilegia izaten, la beti legezkoa bada ere. «Legezkoa» da gizarte horrek eman­dako legeetara egokitzen denean; “zilegi” izateko, ordea, ikuspuntu mo­raletik, hau da, bidezkoa iruditzen zaigunetik, onargarria izan behar du.

Eta ekintza bat morala da baldin eta norberaren kontzientziara egokitzen bada soilik; batzuetan, beraz, kontzientziari obeditzeak legea desobe­ditzea eskatzen du, hau da, «desobedientzia zibila» deritzona. De­sobedientzia hori ordena soziala desegonkortzetik urrun, pauso bat izan daiteke gizarte bidezkoago bat lortzeko.

Gandhi, Luther King edo Mandela pertsonaia ezagunak historiara pasatu dira beren iritziz bidegabea zen legea desobeditzeagatik.

 

  • LEGEZKOA: legeek agintzen dutenarekin bat datorrena.
  • ZILEGIA: legeekin bat datorren justifikazioari egiten dio aipamena hizkera arruntean. Zenbaitetan, legaltasunak zalantzan jartzen du justizia; beraz, beharrezkoa da legeak justifikatzea eta adostasunera iristea.
  • DESOBEDIENTZIA ZIBILA: arau jakin bat betetzeari uko egitea arrazoi ideologikoak direla medio; horrek ez du esan nahi gainerakoak ere desobeditzen direnik.

 

  • ZUZENBIDE ESTATUA: legearen aginte osoa, botere banaketa eta oinarrizko eskubideekiko errespetua ezaugarri dituen antolakuntza politiko mota.

 

BOTERE POLITIKOAREN FORMAK

 Botere politikoaren barruan bereiz ditzakegu:

Botere absolutua. Ez dago botere zatiketarik eta boterea pertsona bati dagokio modu absolutuan. Boterera, normalean, indarraren bidez iris-ten da. Herritarrek, berez, ez dute eskubiderik. Botere forma horien zi­legitasuna (totalitarismoak, diktadurak, faxismoak...) beren liderraren karisman eta indarraren legean oinarritzen da.

 

 

 

 

 

 

Botere demokratikoa. Herritarrak dira, beren borondatez, ordezka­riak izendatzen dituztenak. Botere banaketa egiten da eta herritarren eskubide besterenganaezinak bermatu behar dira. Ohartarazi behar da, hala ere, gobernua herri borondate hutsez hautatzea ez dela nahi­koa boterea zilegi bihurtzeko. Beharrezkoa izango da justiziaz gober­natzea.

 

DEMOKRAZIA ETA HERRITARREN PARTE HARTZEA

 

DEMOKRAZIAREN KONTZEPTUA

Gobernu sistema honetan herriak subiranotasuna erabiltzen du bere ordezkarien bitartez.

Gaur egun, estatu demokratikoek zuzenbide estatu izena hartzen dute. Adierazpen horrekin esan nahi da mundu osoak, goberrivak barne, legea zorrotz betetzera behartuta egon behar lukeela. Ikuspegi demokratikotik, eta ikuspegi moraletik ere bai, hori da estatu eredu zilegiena.

Rousseauren teoriak dio natura egoeran dauden pertsonak berdinak direla, eta gizona ona dela izatez, eta denek, berdinak eta onak izanik, bat egiten dute gizartean lorpen gehiago eskuratzeko; baita askatasun pertsonalaren zati bati uko egin ere borondate orokorraren mesedetan. Teoria hau estatu demokratikoen aitzindaritzat hartzen da.

ERAKUNDE DEMOKRATIKOAK

ESTATUAN

Estatuan, erakunde nagusiak Gorte Nagusiak dira, bi ganberak osa­tuak: Kongresua eta Senatua. Kideak, diputatuak eta senatariak, alegia, demokratikoki aukeratzen dira hauteskunde orokorretan.

Legeak egin eta onestea da Kongresuaren zeregina, edo, behar balitz, aurrekoak indargabetzea, gobernuaren jarduera politikoa kontrolatzeaz gain.

Senatua lurralde ordezkapenerako ganbera da, eta ahalmen legegile urria du.

 

2.2.2. Euskal Autonomia Erkidegoan

Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzaz eta Foru Aldundiez hitz egingo dugu.

  • Eusko Jaurlaritza: Euskal Autonomia Erkidegoaren gobernu organoa da, eta Eusko Legebiltzarraren bitartez gauzatzen ditu botere betea­razle eta legegilea.
  • Foru Aldundiak: lurralde historikoetako zergak eta baliabideak bildu eta kudeatzeko erantzukizuna dute. Aldundi bakoitza bere lurralde his­torikoko zergez arduratzen da, eta Eusko Jaurlaritzari bildutakotik da­gokion zatia emateaz.

Bil ezazu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eta kontseilariei buruzko inforrnazioa, baita zure iritziz garrantzt handia duten 400,0, gaiei buruzko informazioa ere: hezkuntza, osasuna, etxe gintza... Ondoren, adierazi zein alderdi politikok osatzen obernua eta zenbat aulki dauzkan bakoitzak.

Nafarroako Foru Komunitatea

Foru Parlamentua. Beste parlamento autonomikoek dituzten zere­gin berberak ditu, bestelakoa izan arren.

Oro har

Udalek edo udalerriek osatzen dute toldan tokiko oinarrizko erakun­dea. Herritarrek hurbilen dituzten herri administrazioak dira. Beste zenbait erakundetan bezala, alkateaz eta zinegotziez osatutako udalba­tzak demokratikoki aukeratzen dira.

Auzitegiak

Auzitegiek arreta berezia merezi dute. Erkidegoetako gobernu orga­noen esku daude botere betearazlea eta legegilea, baina, ikusi dugun bezala, badago hirugarren botere bat: judiziala, hain zuzen. Zeregin ho­riez arduratzeko daude Auzitegi Nagusiak.

 

 

Elizateak XIII. mendea hasi baino pixka bat lehenago sortu ziren, beren lurraldeko auziei buruzko erabakitzeko eskubidea zuten erakunde zibil gisa. Izena elizaren aurrealdetik datorkio, auzokoen bilera egiteko erregeak izendatutako leku ofizialetik, eta gaur egun, hainbat udalerrik elizate izena gordetzen dute. Lur Laua izenekoaren zati ziren eta foru zuzenbideak agintzen zuen eta dute bertan, hiribilduetako eta hirietako foruek ez bezala.

 

Arartekoa

Arartekoa edo Euskal Autonomia Erkidegoko Herriaren Defen. datzailea erakunde independente eta burujabea da, eta Giza Eskubi. deen defentsa du zeregin nagusia. Estatuan eta Nafarroako Fort Kon-iunitatea zeregin berberak dituen irudi bera digo.

Europako Parlamentua

Herri bakoitzak autogobernua izan eta bese nortasuna rnantentzea guz­tiz bateragarria da Europako Batasuna bezalako mafia goragoko lu­rralde erakunde bateko parte izatearekin. Hainbat kultura, hizkuntz2 eta erlijio egoteaz gainera, xede komunak, diru eta ekonomia batasuna eta pertsonen, ondasunen eta zerbitzuen zirkulazio askea partekatzer dute.

 

Europako Parlamentua da boto zuzen bidez Europar Batasunean hauta­tzen den erakunde bakarra. Gaur egun 492 milioi biztanle ordezkatzen dituzten 27 herri kideetako hautesleek hautatzen dituzte eurodiputatuak.

Diputatuak talde politikoetan biltzen dira: ez dira herritartasunaren ara­bera elkartzen, beren kidetasun politikoaren arabera baizik. Europako Parlamentuan gaur egun 7 talde politiko daude.

Parlamentuak dituen eginkizunen artean, besteak beste, herritarren eguneroko bizitzan eragina duen legeria prestatzea dago hainbat arlo-tan: adibidez, ingurumenaren babesa, kontsumitzaileen eskubideak, au­kera berdintasuna, garraioa eta langile, kapital, ondasun eta zerbitzuen zirkulazio askea, bestek beste.

               

Sartu Europako Parlamentuko web orrian, www.europarl.europa.eu Europako Parlamentuko antolakuntza.

eta kontsultatu, irakaslearen irizpideei jarraituz, irudian agertzen diren haren antolakuntzaren elementuetako bakoitza. Amátzean, txosten txiki bat idatzi zuen koadernoan.

1 Presidentea

2 Diputatuak

3 Talde politikoak

4 Padamentuko batzordeak

5 Ordezkaritzak

6 Organo politikoak

7 Idazkaritza Nagusia

Batzordea

9 Europar Batasuneko Kontseitua

Erlazionatu "Talde politikoa" eta "Ideología" zutabeak.

 

Beharrezkoa izanez gero, informa zaitez labur-labur eta egin ideología bakoitzaren definizio tad bat.

Herritarren parte hartzea

Herri subiranotasuna hauteskunde demokratiko batzuetan ordezkai batzuk hautatuz gauzatzen da.

Demokrazia ordezkatzailea edo estatu demokratikoa deitzen zaio. herritarrak libre hautatuko ordezkarien bitartez beren burua gobernatzeko antolakuntzari.

Ordezkaritza demokraziaren ezaugarriak:

  • Sufragio unibertsala, librea, berdintasunezkoa, zuzena eta isilpe koa: hau da, adinez nagusi diren pertsona guztiak eskubidea dute hauteskundeetan botoa emateko. Pertsona bat boto bat. Ez da onartzei ordezkaritza bidezko botorik, eta ezin da inor behartu bere botoa erakustera.
  • Pluralismo politikoa, hau da, alderdi bat baino gehiago egotea et beren ideiak azaltzeko askatasuna izatea, herritarrek beren gizarte ide alera gehien hurbiltzen den aukera hauta dezaten.
  • Estatu konstituzionala, hau da, estatuaren oinarrizko antola mendu eta gobernu arauak biltzen dituen Konstituzioa edukitzea.
  • Botereen banaketa.
    • Botere legegilea: legebiltzarra. Legeak egiten ditu eta botere betea razlea kontrolatzen du.
    • Botere betearazlea: gobernua. Legeak aplikatzen ditu eta administra zioa eta botere judiziala zuzentzen ditu.
    • Botere judiziala: epaitegiak, legeak betetzen direla eta horiek konstituzionalak direla zaintzen du.
  • Errespetua gizabanakoaren askatasunari eta jokabide demokratikoari. Pertsonen askatasuna, adierazpen askatasuna, elkartzeko bizilekua hautatzeko... askatasuna babestea da demokraziaren fun tzioetako bat. Baina, horrez gainera, benetako jokabide demokratikoa e; da mugatu behar gehiengoaren legearen arabera kargu batzuk hautatzera. Benetako jokabide demokratikoak parte hartzailea izan behar di eta elkarrizketaz baliatu behar du. Argi dago gutxiengoek ezin dutela in­darrez ezer inposatu, demokraziaren funtsaren kontrakoa izango bailitzateke, baina guztiak errespetatu behar dira, ez bakarrik gehiengoak.
  • Herritarren parte hartzea. Herritarren parte hartzea da aurretil esandako guztiaren oinarria, eta parte hartzea ez dagokio soilik bou eskubideari, demokraziaren ikuspegi oso murriztua izango bailitzatek( hori. Demokrazian bizitzeak berarekin dakar bizitza publikoan era ak­tiboan parte hartzea, alderdi, sindikatu, gazte edo auzo elkarte, edc GKE bateko kide gisa, hau da, gizarte zuzenagoa eta pertsona guztial kontuan hartzen dituena eraikitzen parte hartzea.

 

HAUTESKUNDE SISTEMAKO ELEMENTUAK

Barrutiak. Hauteskunde kontsultaren gai den lurraldea banatzen diren lurr. alde banaketak dira. Hauteskunde motaren arabera aldatzen dira (Europako Parlamentura, Kongresura, Senatura, Erkidegoko Parla­mentura, udaletxeetara).

Barrutietako ordezkariak. Hauteskunde emaitzen arabera, kide ko­puru jakin bat esleitzen da.

Europako Parlamentura: 785 parlamentari banatzen dira estatu kideen artean.

  • Diputatuen Kongresura. 350 kide banatzen dira barrutien artean, proportzionaltasun irizpidearen arabera.
  • Senatura. Hautetsi eta izendatuen kopuru aldakor bat. EAEko Legebiltzarrera.
  • NFKko Parlamentura.
  • Udaletxeetara. Kopurua aldatu egiten da biztanle kopuruaren arabera. Ezin dira bost baino gutxiago izan.

Hauteskunde zerrendak Hautagaiak izena ematen du. ten zerrendak.

Botoa adierazteko modua.Kasu gehienetan, «boto baka. rra» da. Senatuaren kasuan «boto anizkun mugatua» da hautesleak barrutiko ordez. kari kopurua baino boto ko­puru txikiagoa ematen du.

Ez dago egiazko demokraziarik ez badira herritarrak gizartearen parte aktibo gisa hartzen.

Parte hartzea herritartasun demokratikoaren ezaugarria da.

HAUTESKUNDE FORMULAK

Hauteskundeetako emaitzak aulki bihurtzeko prozedurak.

Gehiengo sinplea: Senatuan erabiltzen den formula. Sistema horrer arabera, aulkiak botoen ordenaren arabera banatzen dira. Alderdi txi. kien kalterako izaten da, eta alderdi bitasuna dakar ondorioz.

Formula proportzionala edo D'Hont-en legea: formula hau kast hauetan erabiltzen da: Europako Parlamentua, diputatuen kontseilua Autonomia Erkidegoetako Parlamenttiak eta udalak. Aulkiak era pro­portzionalean banatzen dira, eta alderdi bitasuna eta aulkien dispertsio¿ saihesten dira.

Nola funtzionatzen du D'Hont legeak?

Ikus dezagun adibide bat.

Demagun 6 kargu/aulki ditugula banatzeko eta alderdien emaitzak hauek izan direla:

A alderdia: 6000 boto

B alderdia: 4300 boto

C alderdia: 1200 boto

•             Alderdi bakoitzak lortutako gehiengo boto kopurua zatitzen da batez, biz, hiruz...

Zatitzen dugu

A alderdia

B alderdia

C alderdia

1

6000

3300

1200

2

3000

1650

600

3

2000

1100

400

Ondoren, postuak banatzen dira boto kopuru handiena lortu duenetik hasita, hau da

lehena A alderdiarentzat 6000 botorekin;

bigarrena B alderdiarentzat, 3300 botorekin;

hirugarren postua berriz ere A alderdiarentzat hurrengo boto kopuru handiena baitu; hurrena, berriz ere A alderdia izango litzateke 2000 botorekin, eta horrela, bata bastearen atzetik....

Beraz, aurreko laukia honela geldituko litzateke...

Zatitzen dugu

A alderdia

8 alderdia

C alderdia

1

6000

- 1.

3300

- 2.

1200

- 6.

2

3000

- 3.

1650

- 5.

600

 

3

2000

- 4.

1100

 

400

 

 

Aplikatu aurreko adibidea kasu honi.

Banatu beharreko postu kopurua, 5. Hauteskunde emaitzak:

A: alderdia: 4500 boto. B: 3300 boto. C: 2400 boto.

Kontuan hartuz irudia, azaldu zergatik egiten dion mesede

D'Honten legeak mide batzuei beste batzuen kalterako.

DEMOKRAZIAREN ARAUA. KONSTITUZIOA ETA ESTATUTUA

Konstituzioaren eta autonomia estatutuen gain eraikitzen da bizikidetza demokratikoa.

Balio konstituzionalak

«Balio konstituzional» esamoldea erabiltzen da denok partekatzen ditugun balioak aipatzeko, pertsona bakoitzaren pentsamolde politiko, moral edo erlijiosotik at. Aniztasuna ugaria izanik eta herritar guztiek partekatzen ditugun balioak egon badaude ere, konstituzioak biziki­detza baketsua bultzatuko duen kohesio elementu bat izan behar duela gauza argia dirudi.

Horregatik, Konstituzioa estatuaren antolakuntzarako oinarrizko legea da, hau da, bizikidetza arautzen duten printzipioak eta arauak. Teorian, gainerako legeentzat erreferentzia den lege nagusia da eta bizikidetza baketsurako esparrua izan behar du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua

Estatutua EAEk duen oinarrizko arana eta tresna da berezko eskume­nak garatzeko hainbat gaitan: hezkuntza, osasuna, herri lanak eta ingu­rumena, besteak beste. Asmoa da erabakiak hartzeko gaitasuna ahalik eta zabalena izan dadin erkidegoan, oraindik ere gobernu zentralare­kin partekatzen diren eskumenak baitaude.

Nafarroako Forua Hobetzeko Legea

Nafarroako Foru Komunitatea da berezko foru erregimena duen esta­tuko erkidego bakarra. Izan ere, autonomia estatutua izena ez duen ba­karra da: Nafarroako Forua Hobetzeko Legea. Horrek islatzen du eskubide historikoetan oinarritutako autogobernu erregimenaren sin­gulartasuna.

Euskal Herriko Autonomia Estatutua eta Nafarroako Forua

 

 

Gaur egungo munduaren gizarte arazoak

 

Gaur esan nahi dizuet, adiskideak, egun zailtasunak izan arren, nik oraindik amets bat dudala. (...)

Amets egiten dut egunen batean, Georgiako muino gorrietan, behinolako esklaboen seme-alabak eta behinolako esklaboen nagusien seme-alabak elkarrekin eseriko direla senidetasunaren mahaian. (...)

Askatasunak aldarri egiten duenean eta herrixka eta baserri bakoitzean, estatu eta hin bakoitzean aldarri egiten uzten diogunean, denon artean bizkorrago etorraraziko dugu egun jakin hori, denok (...) beltz nahi zuri, judu nahiz kristau, protestante nahiz katoliko, eskuak elkartu eta abes dezagun (...): «Libre azkenean! Libre azkenean! (...) Libre gaya azkenean!»

Martin Luther King

GIZA ESKUBIDEEN ADIERAZPENAREN GIDARITZAPEAN

Aurreko unitatean Giza Eskubideei eta bertan jasotako balioen izaera unibertsalari buruz hitz egin dugu. Balioen gaur egungo krisiak pizgarria izan behar du, balio hobeak bilatzeko. Batzuk unitate honetan benetan landuko ditugu, gizarte arazoak konpontzeko benetako gidaria da Giza Eskubideen Adierazpena ahaztu gabe. Arazo hauek konpontzek norbanakoen eskubideak ez ezik pertsona guztienak ere defenda behar dira; batez ere, ezer ez duten horienak. Horregatik, hain zuzen elkartasuna oinarri duten hirugarren belaunaldiko eskubideen garrantzia azpimarratu behar da.

ZENBAIT GIZA TALDEREN DISKRIMINAZIOA

Gizakia gai da gizatasun sentimenduak izateko, eta baita mundua lekU egoki bihurtzeko ere; baina, aldi berean, gai da indarkeria, hainbat eratakoa, eragiten duten norberekerian eta elkartasunik ezean oinarritutako jarrerak sortzeko. Ondoren, izen berezia duten zenbait indarkeri mota aipatuko ditugu: diskriminazioa, bazterketa, gizarte indarkeria...

Diskriminazioa

Diskriminatzeak esan nahi du pertsonak edo gizarte taldeak gutxiagotasunez tratatzea, arrazoi erlijiosoak, ekonomikoak, sexualak, etnikoak. direla-eta; hala ere, kasu gehienetan diskriminazioak faktore ekonomikoen ondoriozkoak izaten dira, izan ere, pertsona batek, zuria edo beltza izan, ijitoa edo paioa izan... baliabide ekonomikoak baditu, ez da, oi har, diskriminazioaren helburu izaten.

Bazterketa

«Bazterrera uztea» esan nahi du, alegia, zenbait pertsona edo talde beren borondatearen kontra bazterrera uztea, eta haienganako harremanak saihestea hainbat arrazoiren ondorioz, besteak beste, lehen tutakoak.

Xenofobia eta arrazakeria

Xenofobia pertsona atzerritarrenganako beldurra, higuina edo etsaitasuna esan nahi du. Arrazakeria herri batek beste batean duen nagusitasuna zientifikoki justifikatu nahi izatea da, ustezko gehiagotasun batean oinarrituta, eta ezaugarri etniko desberdineko gizarte taldeko batzuetan janzteko, hitz egiteko edo bizitzeko modu jakin bat izate dutenak alegia, baztertzeko modu zehatza da.

Gutxi dira gure gizartean arrazistak direla aitortzen duten pertsonal baina jarrera arrazistak, gizartearen gaitzespena, modu askotara agei da, eta gutxiengo etnikoen aurkakoa izaten da batez ere.

XXI. mendearen hasieran arrazakeria mota berri bat daukagu, neoarrazakeria, herrialde behartsuetatik datozen pertsonen presentzia lege kanpokoa izatea arrazoi ekonomikoez justifikatzen duena. Beraz, etor kinen kolektiboa da gaur egun arrazakeria zuzenean jasaten duena.

Sexismoa

Emakumeak sexua dela-eta jasan duen diskriminazioa konstante ba izan da historian zehar. Hezkuntza okerra da, beharbada, diskriminazio mota honen arrazoia: bi sexuei ez zitzaien paper bera ematen, eta emakumeari bigarren mailako papera ematen zitzaion, emakumearen ustezko ahultasunean oinarri hartuta, eta gizonezkoarentzat uzten ziren arriskua, erabakiak hartzea ezaugarri zituzten jarduerak.

Egoera hori aldatzen ari da. Emakumezkoei gizonezkoen duintasun eta eskubide berberak aitortzen zaizkio, baina oraindik hainbat itzal agertzen dira, larriena «emakumeen aurkako indarkeria» deritzona da, gaur egun hori baita sexuaren ondoriozko diskriminazio modu larriena. Indarkeria mota hori familiaren baitan gertatzen da, eta erasotzailea tratu txarrak jasaten dituen emakumearen bikotekidea izan ohi da. Indarkeria horren ondoriozko erasoak fisikoak, psikikoak eta se­xualak izan ohi dira, eta zenbaitek indarkeria hori justifikatzeko oinarri hartzen dute gizonezkoek emakumezkoen gainean duten nolabaiteko nagusitasun kontzeptu guztiz okerra. Emakume askok jasaten dute era honetako indarkeria, eta gaitz izugarri hau errotik konponduko bada, ezinbestekoa da bi sexuen arteko elkarbizitzan oinarritutako hezkuntza.

Homofobia

Pertsonak beren sexu joeraren ondorioz baztertzea. Sexu bereko per­tsonen arteko harremanen kontrako jarrerak ugaltzen ari dira, eta gaur egun, gizartean aztertzen ari den gafa da. Kasu honetan ere ezinbeste­koa dirudi era honetako aurreiritziak deuseztatuko dituen hezkuntza bultzatzea.

Pobretasuna

Pobretasuna gure munduan diren desberdintasun ekonomikoen isla da, eta berdin-berdin agertzen da herrialde garatuak izenekoetan zein Hi­rugarren Munduan, nahiz eta ez den bietan modu berean eta ezauga­rri berekin gertatzen.

Pobretasuna, oro har, «duintasun baldintzetan bizirik irauteko behar diren ondasun materialik ez edukitzea» dela esan ohi da.

Gaur egun, munduko biztanleriaren hiru laurden txirotasun egoeran bizi da, hau da, ez du duintasunez bizitzeko behar diren gutxieneko baliabideak. Lurrak gizadi guztiarentzako baliabideak ematen ditu, deigarria bada ere, beraz, aberastasunaren banaketa bidegabea da ara­zoa.

Begiratu www.caritas.org orrialdea, eta bilatu inforrnazioa Espainiako eta gure  Autonomia Erkidegoko pobretasun datuei buruz. Atera ondorio nagusiak

Egoera horren arrazoiak aipatzean ere, alde nabarmena dago Hegoal­deko herrialdeen eta Iparraldekoen artean.

Hegoaldeko herrialdeetan, pobretasunaren arrazoi nagusia, besteren ar­tean, Iparraldeko herrialdeen inperialismo kolonialista da, eta baita men­dekotasun ekonomikoa eta teknologikoa (kanpo zorra) ere, azpigarapen egoeratik ateratzea galarazten baitie. Eta irtenbideei dagokienez, honako hauek hartu beharko lirateke kontuan: ordezko sistema ekonomikoak bi­latzea, mekanizaziorako eta azpiegiturak sortzeko diru laguntzak erraz­teko, eta baita hezkuntzaren eta gizartearen garapena bultzatutako duten egitasmoak bultzatzea ere, kanpo zorra barkatzeaz gainera.

Iparraldeko herrietan, berriz, pobretasun egoera guztiz bestelakoa da, hortaz, beste jardunbide batzuk bilatu behar dira.

Europako Batasunean pobretzat hartzen dira batez besteko errentaren % 50etik behera dauden pertsonak. Gure artean, batez besteko errenta, 2007. urtean, 300 euro ingurukoa da; kopuru hori ez da nahikoa fami­lia baten gastuei aurre egiteko, eta egoera horretan daudenak eskasian bizi dira, marjinazio egoeran. Kasu horretan, pobreziaren arrazoiak ho­nako hauek dira: langabezia tasa handia, ezegonkortasuna lanean, erre-tiro sari txikiak... Irtenbideak bilatzeko ezinbestekoa da onartzea pertsonaren duintasuna lortzeko ez dela bazterketarik gertatu behar eta guztiok hartu behar dugula egoera hori ez betikotzeko konpromisoa. Gobernu gehienek onartzen dute, teorian, konpromiso hori, baina pre­miazkoa da gizartea mugitzea eta pertsonek kontzientzia hartzea erre­alitate hori ikusirik aurrean.

 

KANPO ZORRA: Hegoaldeko herrialdeek bankuei, Iparraldeko herrialdeei, Nazioarteko Moneta Funtsari eta Munduko Bankuari zor dieten dirua da. Herrialde horietako gobernuek garai batean jaso zituzten eta orain arte ordaindu ezin izan dituzten maileguen ondorioz sortutako zorra da.

 

Azterlan ugarik frogatu dute haurren pobrezia ez dela gutxien garatuta dagoen mundura mugatzen, nahiz eta han, jakina, larritasuna handiagoa izan; herrialde aberatsetan haurren ehuneko handi samar batek pobrezia nozitzen du eta horrek ondorio zuzenak ditu euren etorkizuneko ongizatean.

Foessa Txostena, 2006

 

Adinekoak errespetatu eta gurtu egiten ziren, esperientziaren iturria zirelako, jakinduriaren oinarria. Kontsultetan erreferentzia puntua. Gaur, berriz, enbarazu egiten dute, askatasuna mugatzen baitute.

Silverio Agea.

Caritaseko idazkari nagusia.

ADINAREN ONDORIOZKO DISKRIMINAZIOA

Adinaren ondoriozko diskrimi­nazioa bizitzako bi alditan izaten da nabarmen: haurtzaroan eta hirugarren adinean.

Haurtzaroari dagokionez aipatu behar da milioika haur behar­tzen dituztela gaur egun erdi-es­klabotasun egoeran lan egitera, soldata txikien truke, eta ondo­rioz, ukatu egiten zaiela hez­kuntza eta haurtzaro duina edukitzeko eskubidea.

Hirugarren adinaren diskrimi­nazioa, lehen esan bezala, ongi­zate egoeraren ondorio zuzena da, pertsona zaharrentzat leku­rik ez baitago ia. Familia asko­tan, zaharrek traba egiten dute, eta ez da neurri egokirik hartzen horien gizarteratzea eta ongizatea bermatzeko, urte askotan bizitza aktiboa eduki ondoren.

 

2000. urtean eginiko Milurtekoaren Goi bileran parte hartu zuten 192 estatuk 2015. urterako pobreziarekin amaitzeko konpromisoa hartu zuten. Hori lortzeko, 8 helburu finkatu zituzten:

1. helburua: Erabateko pobreziarekin eta gosearekin amaitzea.

2. helburua: Lehen hezkuntza unibertsala lortzea.

3. helburua: Generoen arteko berdintasuna eta emakumearen autonomía sustatzea.

4. helburua: Haurren heriotza murriztea.

5. helburua: Amen osasuna hobetzea.

6. helburua: IHESa, paludismoa eta beste gaixotasun batzuei aurre egitea.

7. Helburua: Ingurumenaren iraunkodasuna bermatzea

8. Helburua: Garapenerako munduko elkarte baten sorrera sustatzea.

 

«Hunkigarria da gure herrialdeetako aurrekontuen xehetasun txikiak erabiltzea zorra barkatzeko neurriak berehala hartu ez daitezen: diru sarrera horiek izan gabe, espainiarrek, ziur aski, urtean autobiako 30 km gutxiago izango genituzke; aldiz, milioika gizakik duintasunez bizitzeko aukera izango lukete: zer aukeratu beharko genuke?»

Jaime Atienza, ekonomialaria eta Mano Unidas elkarteko kidea

Zure iritziz, zer erantzun behar da? Arrazoitu erantzuna.

Elbarritasunak

Elbarriek, guztiek, gabezia larriak izaten dituzte, hala nola: hezkuntza­red alorrean, baliabide gutxi baitaude aniztasunari aurre egiteko; lana­ren alorrean, errentagarritasunaren eremuan mugitzen garenez, elbarriak ez direla errentagarriak uste da; edo gizartearen alorrean, iris­garritasuna eta kontsumo ondasunak bereganatzea eragozten duten oz­topo handiak baitaude.

GLOBALIZAZIOA ETA GARAPENAREN ARAZOAK

Gizartean gertatzen ari diren aldaketak eragin dituzten arrazoiak imaji­naezinak ziren duela urte gutxi. Historiaren beste aro batzuetan, herri, he­rrialde edo lurralde bakoitzak bere baliabideak eta berezko ezaugarriak zituen. Azken urteetan, ordea, garraioak eta komunikabideak garatzeare­kin batera, distantziak desagertu egin dira eta milaka kilometrotara dagoen herrialde bateko produktuak bertan eskuratu ditzakegu. Horrez gainera, al­bisteak eta irudiak munduaren alde batetik bestera iristen dira, istant ba­tean.

Horri esaten diogu globalizazioa. Hasiera batean, ekonomiaren arloan gertatu zen, eta, borren eraginez kontsumitzen ditugu, hain zuzen, munduko edozein lekutatik ekarritako produktuak. Inoiz galdetu diozu zeure buruari nondik datorren egunero hartzen duzun kakaoa? Begira ezazu, halaber, non egin diren jantzita dituzun arropak eta oinetakoak. Ikusiko duzunez, mundua azoka handi moduko bat da, non den-dena saldu eta erosi daitekeen; askotan, «herrixka globalaz» hitz egiten da tru­kerako erraztasun hori adierazteko.

Dena den, esan dugun moduan, globalizazioa ez da soilik ekonomia ar­loan gertatzen, era batera nahiz bestera, pertsonek parte hartzen duten adierazpen orotan agertzen da, hala nola kulturan, politikan edo lan munduan. Horrenbestez, pertsonen ohiturak bateratzen ari dira. Akul­turatze unibertsaleko prozesu baten atarian gaude.

Hau guztia esanda, globalizazioa defulitu dezakegu komunikazioa eta salgaien edo diruaren trukea errazago egiten duen gertakari gisa. Ger­takari bat herrialde bateko mugak gainditzen eta bizitza moduak bate­ratzen dituena.

Hasieran, behintzat, globalizazioa ona zirudien, herrialde pobreei la­guntzeko baliagarri izan zitekeelako. Praktikan, ordea, globalizazioak aberatsago bihurtu ditu herrialde aberatsak eta Hirugarren Munduko herrialdeei miseria besterik ez die utzi.

HERRITARTASUN GLOBALA HELBURU

Herritartasun globala arian-arian pertsonen balioak, jarrerak eta por­taerak eraldatzearen alde egitea da; hau da, herritartasunetik abiatuta,honako jarrera hauek bultzatzea: aniztasunaren balioa eta errespetua bultzatzea, elkarri aberasteko; ingurumena errespetatzea; kontsumo ar­duratsua egitea; giza eta gizarte eskubideak errespetatzea; elkarrizketa defendatzea, gatazkak konpontzeko tresna gisa; parte-hartzea sustatzea; eta, gizarte bidezkoa eta solidarioa eraikitzeko konpromisoa hartzea. Azken fmean, bazterkeriarik eta desberdintasun egoerarik gabeko bizi­kidetza testuingurua sortu nahi da.

GATAZKA ARMATUAK

Mendebaldeko gizartearen historian gatazka ugari izan dira. Garai ba­tean, gerrak eta gerretako heroiak goraipatu egiten ziren eta errege, noble eta aristokratentzat ohore handia zen leinu militarra izatea. Ba­keari lotutako ideiak, berriz, koldarren ideiatzat hartzen ziren.

Gerra pasarte batzuk

Ez dugu beharrezkotzat jotzen gerrak beti krudelak direla azpima­rratzea; han zentzurik gabeko heriotza besterik ez da. Are gehiago, gaur egun, teknologia berrien laguntzaz herritarrak milaka akabatu daitezke.

Gerra asko eta asko gogoratu ditzakegu, aro garaikidean, esaterako, be­reziki krudela izan zen 1812. urtean Napoleonen gudarosteen inbasioa Errusian, 550 000 inguru hildako izan baitziren. Lehen Mundu Gerran, berriz, biztanle ugari hil zituzten eta Bigarren Mundu Gerrak 45, milioi hildako baino gehiago utzi zituen.

1945. urteko 6an eta 9an estatubatuarrek japoniarrei eraso egin zieten, bi bonba jaurtiz. Erasoaren ondorioz, Hiroshima eta Nagasaki hiriak era­bat suntsituta geratzeaz gainera, 240.000 japoniar hil ziren.

«Hegazkinak Gasteizko aerodromotik aireratzen ziren, kostaldeko lerroa zeharkatu, berriro buelta erran, eta Oka bailararen barrena, Gernikari erasotzen zioten iparretik hegora. Erasoaldi bakoitzean, bonbaketariak eta ehiza hegazkinak batuz, 15 edo 20 hegazkin inguru biltzen ziren. Nahikoak inondik ere. Lehendabizi bonba suntsitzaile arruntak jaurtitzen zituzten, gero, bonba su eragileen soda txikien txanda zen, eta, aldi berean, agerian zeuden pertsonak metrailatzen zituzten. Hirian zeudenak ez ezik, ingurukoak eta eskualdeko elizateko pertsonak ere metrailatu zituzten.»

Martinez Bande. Bizkaia.

 

«Mesfidantza handia zegoen. Hau ondoren gertatu zen, hori baino lehen parekoak baikinen guztiak. Gero, polizia, isilmandatariak (,..) Jende asko kartzelaratu zuten. Beldurra hortxe egon zen Franco hil arte»

CAVA MESA, M» Jesus et Alii. Memoria colectiva del bombardeo de Gernika.

 

«Sua, metraila eta heriotza turrustan bota zizkiguten. Eta herria suntsitu zuten. Eta gau hartan ezin izan genuen geure etxean afaldu, ezta geure ohean lo egin ere. Ordurako ez genuen etxerik. Ekintza horrek, guretzat ulertezina zenak, ez zigun mendeku edo gorroto sentimendurik utzi, bake desio handia baizik. Horrelakorik berriro inoiz ez gertatzea nahi genuen. Eta gure herriaren hondakinetatik munduko herri guztientzako bailo izango zuen bakearen bandera sortzea nahi genuen.»

Bizirik atera ziren lekukoen adierazpena Alemaniako Errepublika Federaleko lehendakariak aitortza irakurri ondoren.

Jaso ezazu informazioa Hiroshima eta Nagasaki hirietan egi­niko erasoei buruz.

Hilketa eta suntsipena justifikatzeko arrazoirik egon daiteke? Arrazoitu erantzuna.

Espainiako estatuan, 1936ko uztailaren 18an, Espainiako militar kon­tserbadoreak Errepublikaren aurka matxinatu ziren. Gerra testuinguru horretan, Kondor Legioak Bizkaian dagoen Gernika herria bonbardatu zuen 1937ko apirilaren 26an. Espainiako gerra zibilaren pasarterik anke­rrenetakoa izan zen hura. Herria erabat suntsituta geratu zen.

Gaur egungo gatazka armatuak

Gaur egun, 1945a geroztik munduko indarren arteko gatazka armatu­rik izan ez bada ere, izan dira alboko estatuen arteko gerrak eta gerra zibilak.

Halako gatazka asko aipa ditzakegu: 1948an hasi zen palestinarren eta israeldarren artekoa, oraindik bukatu Babe dagoena, Saharakoa, Koso­vokoa, Tibetekoa, India eta Pakistanen artekoa, Sudangoa...

. Indarkeria

Indarkeriatzat hartzen da indar fisiko edo moralean oinarritzen den ekintza oro.

Bi indarkeria mota bereizten dira:

  • Zuzenekoa, pertsona batek edo pertsona talde batek jasaten duen craso fisikoa. Era honetako indarkeriaren adierazpen garbiena gerra da.
  • Egiturazkoa, pertsonei edo taldeei arrazoi politikoak, ekonomikoak edo sozialak direla-eta eskubideak ukatzean oinarritzen dena. Gizarte bidegabekeria da horren erakusgarri nagusia.

Indarkeria Euskal Herrian

Azken urteetan Euskal Herria gatazka egoera etengabean bizi da. Guk ez ditugu aztertuko, ezta azalduko ere, gatazka honen arrazoiak, besteak beste, irakurketa ikuspuntu askotatik egin daitekeelako. Etikaren ikus­pegitik bakarrik esan behar da herri honek «bakea behar duela» eta ho­rretarako ETAk indarkeria utzi egin behar duela. Etikaren arabera, ez dago arrazoirik indarkeria eta balio nagusia den gizakiaren bizitzarekiko mespretxua justifikatzeko. Aniztasuna onartuz eta horren alde eginez, zatituta dagoen gizartea adiskidetzeko lana egin behar dugu. Halaber, Giza Eskubideen errespetutik abiatuta, gizartearen eta herritarren parte-hartzearen aldeko erronkari eutsi behar diogu, eta bakearen nahiz errespetuaren kultura bultzatu behar dugu.

«Bakearen kultura baketzearen aldeko kultura da. Kultura bat bizitzeko moduak eta bakea eraikitzen lagungarri izango diren sinesmenak, balioak eta jarrerak biltzen dituena. Kultura bat erakundeen aldaketekin bat egingo duena ongizatean, berdintasunean, baliabideen banaketa bidezkoan, gizabanakoen segurtasunean, familietan, taldeen eta nazioen identitatean, indarkeria erabili gabe.»

Vicenp Fisas,

 

 

Gandhi:

Indiako buruzagi nazionalista honek independentziara gidatu zuen bere herrialdea iraultza baketsu baten bidez. Herritarren artean «mahatma» (arima handia) esaten zioten eta britainiar erregimenari aurre egin zion indarkeriarik gabeko erresistentzia mugimenduaren liderra izan zen.

BAKEAREN ALDEKO EKIMENAK

Lehen esandakoa gogoratuz, garai batean ideia bakezaleak koldarren ideiatzat hartzen ziren. Zorionez, gaur egun, bakezaletasunaren kon­tzeptua, behintzat, onartzen da, praktikan lan asko egiteke dugun arren. Izan ere, inork ez du zalantzan jartzen bakea lortzeko bakearen kulturari lotutako balioak landu behar direla eta balio horietan hezi behar dela. Era berean, agerikoa da gatazkak indarkeriarik gabe konpondu behar direla.

Bakerako heztea

Egia da indarkeriazko metodoekin, gerrekin, pertsonen edo herri ahu­lenen eskubideen zapalkuntzarekin ez direla arazoak konpontzen. Ba­kerako hezteak, bake kultura bat sortzeak ez du gatazkak saihestea esan nahi; aitzitik, elkarrizketarako jarrera batekin haietaz arduratzea baizik, bestearen lekuan jartzea, hitz gutxitan esateko. Bakearen kultu­rak ez du gatazka ezabatzen, baizik eta aurka egiten dio, baina betiere berdintasun eta justiziaren printzipio etikoetatik. Gatazkan hezteak pertsonen eta taldeen irizpide, interes eta helburu desberdinak kontra­jartzea esan nahi du, Moren eskubideen aurka egin gabe, garaitu gabe, menderatu gabe, inposatu gabe, gatazka konpontzeko indarkeriara jo gabe. Justiziari bidea ematea esan nahi du.

Gure eguneroko gatazketatik hasita, hala nola oldarkortasuna, joko bi­koitza, norberekeria, bekaizkeria..., bakerik ezaren arrazoia eta gatazka egoerak sortzen dituztenak denak, bi aukera agertzen dira guztiak kon­pontzeko: indarkeriazko konponbideak eta irtenbide bakezaleak, elkar aditzearen bitartez, elkarrizketa erabiliz eta helburu komunak proposa­tuz.

MUGIMENDU BAKEZALEAK

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, hainbat eratako mugimendu ba­kezale hasi ziren sortzen. Haien oinarrian sinesmen sendo hau zegoen errotuta: «Edo gizakiok amaitzen dugu gerrarekin edo gerrak amaituko du gizakiekin».

  • Indarkeriarik ezaren aldeko bakezaleak: gerra talde krimena da beraientzat. Indarkeriarik ezaren alde daude, hau da, erantzun bakeza­learen alde egoera guztietan, baita aurretik erasoak egon direnean ere. Gandhi eta M. Luther King dira jarrera honen eredu nagusiak.
  • Antimilitaristak: erakunde militarraren aurkakoak dira. Armadak ezabatzearen alde daude edo bestela, errotiko aldaketak proposatzen dituzte, betiere Giza Eskubideen defentsan oinarrituz.
  • Kontzientzia objekzioa: zerbitzu militarrean edo armekin zeriku­sia duen beste ekintzaren batean parte hartzeari uko egiten diote, ez diote, ordea, ordezko zerbitzu sozialari uko egiten.
  • Intsumisioa: aurrekoan bezala, armak ukatzen dira arrazoi ideolo­giko edo bakezaleengatik, baina aurrekoek ez bezala, uko egiten diote gainera edozein ordezko zerbitzu sozialari.

Gaur egun, bai kontzientzia eragozpenak bai intsumisioak, derrigo­rrezko soldadutzarik ez dagoenez, bi gai hauek azpimarratzen dituzte: armen ukapena eta estatuetako aurrekontu orokorretan Babesteko gor­detzen den diru kopurua.

ZER EGITEN DOTE NAZIO BATUEK BAKEAREN ALDE?

Nazio Batuen eginkizun nagusia bakea ziurtatzea da. Adierazpenarekin bat eginez, Estatu Kideek gatazkak bitarteko baketsuen bidez konpontzeko konpromisoa hartzen dute eta ez dute mehatxua edo indarkeria erabiliko beste Estatu batzuen kontra. Nazio Batuek, urteetan, nazioarteko krisiak konpontzeko eta gatazka luzeak amaitzeko laguntza erabakigarria eman dute. Halaber, lana egin dute gatazka berriak saihesteko, eta gatazken ondoren, neurriak hartu izan dituzte gerraren kausa sakonei aurre egiteko eta bake sendo baten oinarriak finkatzeko.

(...)

Armen ugaltzea etetea eta suntsipen handiko armak murriztea, denborarekin guztiz desagerrarazi arte, horiek dira Nazio Batuetako helburu nagusiak.

Bakearen aldeko nazioarteko erakundeak

Westfaliako Bakea nazioartean bakea lortzeko eginiko ahalegin ereduga­rritzat hartu ohi da.

Westfaliako Bakean gatazka berririk ez izateko helburua jarri zen, baina jakina denez, ez zen bote. Nolanahi ere, ildo berari jarraituz hainbat erakunde sortu ziren nazioartean.

Aipagarrienak honako hauek dira:

Nazioen elkartea. Lehen Mundu Gerraren ondoren sortu zen eta izaera unibertsaleko lehenengo baketze erakundetzat hartzen da.

NBE: Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortu zen. Sortze agirian adierazten den modura, bakea zaintzea eta munduko herrialdeetan se­gurtasuneko arazoak konpontzea dira erakunde honen helburuak.

«Guk, Nazio batuak osatzen ditugun herriek, honako erabaki hauek hartu ditugu: lehenengoa, datozen belaunaldiak babestea bizitzan bi aldiz jalan dugun eta gizatasunari ezin konta ahala sufrimendu sorra. azi dizkion gerraren zigorretik; bigarrena, gure sinesmena be­rrestea gizakiaren oinarrizko eskubideetan, gizakiaren balioan eta duintasunean, emakumeen eta gizonen eta nazio handien eta txikien eskubide ber­dintasunean; eta, hirugarrena, baldintzak sortzea justizia eta nazioarteko zuzen­bidearen itunetatik edo beste itu­rri batzuetatik sortutako betebeharrak errespetatzeko, gizarte aurrerapena sustatzeko eta askatasunaren kon­tzeptuaren barruan bizitza malla igotzeko...»

Informa zaitez NBEren Bakea Mantentzeko Indarrek (Kasko Urdinak) eginiko "bake misioei" buruz. Zer eginkizun dituzte? Non egin dituzte azken ekintzak? Egin ezazu horiei buruzko

 

Bakea Lortzea Euskal Herrian

Lehen esandakoaren harira, Euskal Herriko Bakea amaitu gabe dagoen egitasmo etikoa da. Duela gutxi itxaropen zantzuak egon diren arren, ETAk armak uzteko saialdiak ezerezean geratu dira.

BAKEZALETASUNA: mugimendu honen tesi nagusiaren arabera, gizabanakoen, gizarte mailen eta nazioen arteko gatazkak indarkeria erabili gabe eta gerrarik gabe konpondu behar dira beti.

 

«Bakea lehentasunez lortu beharreko helburua da eta depon artean lortu beharko dugu, Mor baztertu gabe eta elkarrizketaren, elkar uler­tzearen eta adiskidetzearen bidez. Horregatik, ezinbestekoa da konpon­bideari "etikaren" dimentsioa eranstea (...) izan ere, oinarri etiko sendorik gabe ezinezkoa da bake bidezkoa eta iraunkorra eraikitzea.»

Jose María Setién.

Azken urteetan, asko dira Euskal Herrian bakea lortzeko lana egin duten eta lana egiten jarraitzen duten mugimenduak.

Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea: 1986. urtean sortu zen, eta, zalantzarik gabe, bakea lortzeko lan eredugarria egin du gure herrian. Bere jarduera lehen aipatu ditugun planteamendu ba­kezaleen ildotik egin du. Izan ere, nagusiki Euskal Herriko indarke­riaren azaroaz arduratzen den arren, gogoan izan du beti bake orokorra lortzeko ere lana egin behar dela. Bakearen Aldeko Koor­dinakundeak argi du bakea jarrera baketsuen bidez lortuko dela. Ho­rregatik, hain zuzen ere, Bakearen Aldeko Koordinakundeak behin eta berriro aipatzen dita Mahatma Gandhi eta indarkeriarik eza oina­rria duen filosofía. Horri gizartearen parte-hartzea erantsi behar diogu, berezkoa duen ezaugarria eta garrantzi handia duena. Koordinakun­dea guztiz herritarra da, denborarekin euskal gizartean errotu delako eta bere lanari esker gizarteak kontzientzia hartu duelako terrorismoa­rekiko duen erantzukizunaz; batez ere, terrorismoa bera gizartearen izenean egiten denean.

Elkarri: Euskal Herrian elkarrizketa eta akordioa lortzeko gizarte mu­gimendua da. 1992. urtean sortu zen konponbide baketsua eta elka­rrizketatua defendatzeko xedearekin. Bere eginkizuna da bake prozesuan laguntzea, indarkeriarik eza, elkarrizketa eta Giza Eskubi­deak defendatuz.

Lokarri: Elkarriren ondorengoa da 2006. urteaz gero. Bere helburua bakearen eta normalizazioaren alde lana egitea da, oi­narrizko hiru printzipio hauek aintzat hartuz: indarkeriarik eza, bizitza eta giza eskubideak irizpide etiko nagusiak dira; inor baztertzen ez duen elkarrizketa eta aniztasuna bizikidetzaren oinarria dira; eta, herriaren nahia eta printzipio demokratikoak aintzat hartzea politikagintzaren oinarrizko araua da.

 

«Guk ez dugu Lurra gurasoengandik jasotzen, baizik eta gure seme-alabei uzteko eskatzen diegu.»

Massai Herria

GARAPEN IRAUNKORRA

Garapen iraunkorra gaur egungo premiak asetzen dituena da, geroko belaunaldiek izango dituzten premiak asetzeko aukerak arriskuan jarri gabe.

Zergatik garapen iraunkorra?

2000. urteko martxoaren 14an UNESCOk «Lurraren Karta» izene­koa argitaratu zuen, gaur egungo egoera salatzeko. Bertan adierazi be­zala, mugarik gabeko hazkundeak eta neurririk gabeko kontsumoak hondamendia ekar dezakete, Lurraren baliabideak mugatuak direlako. Aldez aurretik, 1972. urtean, hain zuzen, Ingurumenari buruzko NBE­ren Munduko Lehen Biltzarra egin zen Stockholm-en. Han, Ernst Haeckel alemaniar biologoak ekologia hitza erabili zuen lehenengoz eta «naturaren ekonomia» definitu zuen; hau da, izaki bizidunen arteko ha­rremanen, eta, aldi berean, haien inguruarekin dituzten harremanen deskribapena eta ikerketa.

 

Lurraren Karta.

Stockholm-en 1972aren ekainaren 16an Giza Inguruneari buruzko Biltzarrean Nazio Batuek onartutako Adierazpenean jasotakoa berretsiz eta horretan oinarrituz, Estatuen, gizarteko sektore nagusien eta pertsonen arteko lankidetza mana berriak ezarriz munduko aliantza berria eta bidezkoa eratzeko helburua dugu. Halaber, nazioarteko akordioak lortuko ditugu, denon interesak errespetatuko dituztenak eta ingurumenaren eta munduko garapenaren sistema zainduko dutenak, Lurrak, geure etxeak, izaera osoa eta elkar menpekoa duela onartuz.

Hori guztia aintzat hartu, honako hau adierazten dugu:

1. Gizakiak garapen iraunkorrari lotutako kezken erdigunean laude. Bizitza osasuntsua eta produktiboa izateko eskubidea dute, naturarekin harmonian.

2. Nazio Batuetako Kartarekin eta nazioarteko zuzenbideko printzipioekin bat eginez, Estatuek beren baliabideak erabiltzeko eskubidea dute, dagokien ingurumen eta garapen politiken arabera. Halaber, beren jurisdikzioan edo kontrolpean eginiko jarduerek beste Estatu batzuetako edo beren mugetatik kanpoko ingurumenean kalterik eragiten badute, erantzukizuna haiena da

3. Garapenerako eskubidea erabiliko da, oraingo eta etorkizuneko belaunaldiek izango dituzten garapen eta ingurumen premiak aintzat hartuz.

7. Estatuek, mundu osoko elkartasuna gogoan izanda, lankidetzan egingo dute lana, Lurreko ekosistemaren osotasuna eta osasuna berreskuratzeko, babesteko eta zaintzeko. Denek ez dute, ordea, neurri berean parte hartu ingurumenaren hondamenean; horregatik, Estatuek erantzukizun komunak eta bereiziak dituzte. Herrialde garatuek dagokien erantzukizuna aitortzen dute, nazioartean garapen iraunkorra bilatzeari dagokíonez; izan ere, bertako gizarteek presio handia egin dute ingurumena zaintzeko.

20. Emakumeek eginkizun handia dute ingurumenaren antolakuntzan eta garapenean. Beraz, ezinbestekoa da halen parte-hartzea garapen iraunkorra lortzeko.

21. Halaber, munduko gazteen sormena, idealak eta balioak martxan jarri beharko lirateke, garapen iraunkorreko munduko aliantza lodzeko eta denontzako etorkizun hobea ziurtatzeko.

Ingurumenaren etika

Etika ekologikoaren helburua natura benetako eskubidedun bihur­tzea da, ekosistemak arrazoi naturalengatik alda baitaitezke, baina hori denboraldi luzeen ondoren gertatu ohi da; hala ere, giza teknologia na­tura epe laburrean suntsitzeko gai da. Lurrean bizitza egon dadin, na­tura helburua da bere baitan, horregatik, etika ekologikoak natura eskubideak dituen entitate gisa definitu nahi du, bere egoera zaindu eta erantzukizuna definitu.

Teoria ekologistak

Ingurumenaren hondamenak geldiarazi nahian hiru pentsamendu eko­logiko mota sortu ziren.

 

Ingurumenaren narriaduraren arrazoi batzuk

  • Nekazaritzaren ustiapena. Gizakiak ezin du nekazaritza bizirau­teko bitarteko gisa baztertu, zenbait neurri hartu behar ditu, ordea, la­borantza mota batzuek ez dezaten Turra suntsitu.
  • Kutsadura. Zalantzarik gabe, ingurumenaren narriaduraren arrazoi nagusia da eta alderdi ugari ditu: uraren kutsadura, ibaietara edo itsasora hiri handietán eta industrietan egiten diren isurienon doriozkoa; kutsadura atmosferikoa, keak eta partikula kaltegarriek eragina.
  • Baso soiltzea eta basamortutzea, zuhaitzak kontrolik gabe moz­tearen ondorioz baso eta oihan tropikalak suntsitzea.
  • Aldaketa klimatikoak, ozono geruzaren narriadurarekin eta bero­tegi efektuarekin.
  • Superpopulazioa, hiri kontzentrazio handiekin eta haiek dakar­tzaten guztiarekin (zaborra, ur beltzak, jende pilaketa...).

 

  • EKOLOGIA: ekosistemak ikertzen dituen biologiaren diziplina zientifikoa.
  • EKOLOGISMOA: gizakiek inguruarekin dituzten harremanak eraldatzearen aldeko lana egiten Buen gizarte mugimendua.
  • EKOSISTEMA: gune fisiko jakin batean (Biotipo) lauden izaki bizidunen multzoa.

Mugimendu ekologista

Aipatutako NBEren Munduko Biltzarra baino urtebete lehenago egin zen talde ekologista baten lehen ekintza. Harrezkero, ugariak izan dira haien ekintzak eta lorpenak, baina batez ere, herritarren kontzientzia hartzea nagusitzen da.

Hasiera batean, tokiko salaketa zehatzak ziren; aurrerago salaketa nazio­nal edo nazioartekoak etorri ziren, baina batez ere aipatutako gizarte kontzientzia maila guztietan.

Azpimarratzekoa da Lurrari buruz 1992an Rio de Janeiron antolatu zuten Munduko Biltzarra. Hartan, lehen aipatu diren Lur ekosiste­maren aurkako eraso nagusiez jardun zuten arduradunek, oraindik ere beren osotasunean kontuan hartu ez direnak.

Biltzar horretan izaera orokorreko hitzarmen historikoa sinatu zen, Agenda 21 gisa ezagutzen duguna. Jarraian, iraunkortasunera iristeko ekintza plan horri buruz hitz egingo dugu.

1997an, «Kiotoko protokoloa» deritzonean, negutegi efektuko igorpe­nak murrizteko konpromisoa hartu zen, eta oraingoz, horixe da Mima­ren aldaketari eta horren ondorioari aurre egiteko nazioarteko mekanismo bakarra.

2005. urtean jarri zen indarrean 141 herrialdetan, baina horrek ez du esan nahi betetzen denik.

AGENDA 21

Tokiko Agenda 21

Tokiko Agenda 2 lak garapen iraunkorraren alde lan egin nahi du, hau da, udalerri bateko herritarren bizi-kalitatearen alde, honako arlo hauek integratzearren:

•             ingurunearen iraupena eta harekiko begirunea (INGURUMENAREN IRAUNKORTASUNA)

•             berdintasunaren edo justizia sozialaren beharra (GIZA IRAUNKORTASUNA)

•             oreka ekonomikoa (EKONOMIAREN IRAUNKORTASUNA)

 

Eskola Agenda 21

Eskola Agenda 21 ikastetxeek hartu duten konpromiso bat da, udale­kM batera eskolaren eta bere ingurunearen garapen iraunkorra eta hez­kuntza kalitatea sustatzeko.

atea

Helburuak:

  • Giza-ingurumenaren problematika ulertzea.
  • Garapen iraunkorrarekin koherentea izango den eskolaren inguru­menaren kudeaketa egitea.
    • Komunitatean garapen iraunkorraren alde parte hartzea.

Seguruenik zure eskolan edo/eta udalean Agenda 21 martxan egongo da dagoeneko. Aukera ona duzu proposatzen zaizkizun jardueretan

parte hartzeko herritar arduratsu gira, horrela guztion artean etorki­zun iraunkorragoa lor dezagun.

Etorkizunari begira

Zalantzarik ez dago arazo ekologikoa pertsonak bizirik irauteko bitar­tekoak neurri gabe lortu nahi izatetik sortzen dela, berezko eredu eko­nomikotik eta haré ezartzen dituen produkzio moduetatik, teknologia berrien ezarpenarekin. Gaur egun, pertsonak ongizate eta kontsumo maila alto baten artean edo ekosistema iraunarazteko premiaren artean aukeratu behar du. Azken batean, k ontzientzia ekologikoak zalantzan jarri ditu ongizate gizarteak ezarri dituen bizimoduak. Ongizatea beha­rrezkoa da, ez ordea guztiaren bizkar. Etika ekologikoak bateragarri egin behar ditu giza beharrak asetzea nahiz naturaren kontserbazioa, «garapen eutsigarria», produkzio bide alternatiboen bilaketarekin eta bizimodu desberdinarekin.

 

 

 

GIZONEZKOENETA EMAKUMEEN ARTEKO BERDINTASUNA

Ez dago berdintasunari buruz jarduteko garaian ¿zrinkeriaz hitz egiterik; are gutxiago, kontuan hartuta oraindik ere gizartean erro sakonak dituen indarkeria bat badela. Litekeena da gizonezkoari zaila gertatzea beren tokia aurkitzea, oro har, eta litekeena da, gainera, eredu aldaketarekin batera gizonak ere toki bernia aurkitu beharrean daudela ez ohartzea.

Aurrerapen nabarmenak egin dira alderdirik errazenetan, adibidez, legegintzan; baina pentsamoldea eta jokabideak ez dira aldatu. Emakumezkoek etxetik kanpo gizonezkoek baino lan gutxiago egiten jarraitzen dute, eta beren gain gelditu ohi da etxekoak zaintzeko lana. (...)

Feminismoa ez da emakumezkoen kontua, guztion kontua baizik. Baina, hala ere, oraindik ez dugu lortu kausa feminista hedatzea, unibertsal bihurtzea. Bestalde, egia da badirela femeninoagoak diren balio batzuk, emakumeek gehiago garatu dituztelako, adibidez, zaintzaren balioa; ez soilik seme-alaben zaintzarena, baita gurasoena ere. Eta gizarteak aitortza zor cli e, balio bikainak diren aldetik.

Victoria Camps

 

 

BERDINTASUNA: aukera berdintasuna gauzatzeko ahalmena, herritarrak eskubide eta betebehar berberen jabe izateko moduan trebatuz, baita gizarte aukeren berdintasuna eta gizarte berdintasuna ere; ez baita aski legezko berdintasuna lortzea, ezinbestekoa baita gizartean lan egitea, benetako diskriminazioa deuseztatuko badugu.

IDENTITATEA: emakumezkoa eta gizonezkoa izaki berdintzat hartzea, emakumezkoa, gizonezkoa, gizonezkoa eta emakumezkoa bereizten gaituzten desberdintasun genetiko eta psikosexualak aintzat hartu gabe. Desberdintasun horiek aintzat hartzeak ez du esan nahi sexu bat bestea baino gehiago edo gutxiago denik, desberdinak garela onartzea da, besterik gabe.

BERDINTASUNA ETA ANIZTASUNA

Nahiko garbi dago gizakiaren helburuetako bat norberaren hazkunde gorena lortzeko aukera emango duen bidezko bizikidetza bat lortzea dela.

Gainera, gizakia ez da izaki bakartia; ezin bizi daiteke bakarrik, beste pertsona batzuen premia du. Baina gizakien arteko bizikidetzak oina­rrizko arau bat errespetatu behar du, ezinbestean: berdintasunaren araua, aniztasuna aintzat hartuta, betiere-.

Baina, jakina, berdintasunaren ideia behar bezala ulertu beharra dago; ez, inola ere, identitate edo berberatasun gisa. Giza aniztasunaren beste adierazle bat baizik ez baita pertsonen arteko desberdintasuna.

Edonola ere, desberdintasuna ezin izan daiteke beste pertsona bat za­paltzeko edo berdintasunik gabe tratatzeko aitzakia, inondik inora.

Giza Eskubideen Adierazpenaren Hitzaurreak dioenez, «Kontuan izanik Nazio Batuetako kide diren herriek (...) gizonen eta emakumeen esku­bideen arteko berdintasunean duten fedea tinko azaldu dutela Agirian...»

Era berean, zera dio 2. artikuluan: «Gizaki orori dagozkio Aldarrikapen honetan adierazitako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko sexu (...) edo beste inolako gorabeheragatik».

Eta, hala ere, hainbat mendez, emakumezkoa gizonezkoa baino gu­txiago izan da legedian, kulturan eta gizartean, eta gizonaren eskubide beren jabe izateko borroka ez da oraindik amaitu.

GIZONEZKOAREN ETA EMAKUMEZKOAREN ARTEKO BERDINTASUNERAKO BIDEA

Emakumezkoaren berdintasunaren aldeko borroka oso antzina abiatu zen, baina esan beharra dago hasieran urrats bakartuak soilik erran zi­rela bide horretan, eta ez dugula egindako lan guztiaren berri ere jaso. Frantziako Iraultzak zabaldu zituen lehenengo aldarrikapen feministak.

Koadro honetan, berdintasunerako, diferentziarako eta diskriminaziorik ezarako bide honetan mugarri izan diren zenbait data ikus daitezke.

MUGIMENDU FEMINISTAREN KRONOLOGIA

1791. Olympia de Gouges-ek Emakumearen eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena lana argitaratu zuen.

1804. Lehen Manifestu Feminista, Ingalaterran.

1848. AEBko kanpaina, emakumeen boto eskubidearen alde. 1888. Emakumeen Nazioarteko Lehen Kontseiluaren

Biltzarra, Washingtonen.

1918. Emakumeen boto eskubidea onartu zuten, Ingalaterran. 1932. Emakumeen boto eskubidea onartu zuten, Espainian. 1944. Emakumeen boto eskubidea onartu zuten, Frantzian. 1949. Simone de Beauvoir-ek Bigarren Sexua argitaratu zuen. 1966. Emakumeen Munduko Erakundearen Sorrera. 1968. Emakumeen Askapenerako Mugimenduaren sorrera,

Frantzian.

1982. Aukera Berdintasunerako Lehen Ekintza Programa, Espainian.

1987. Aukera Berdintasunerako agarren Ekintza Plana,

Espainian.

1997. Aukera Berdintasunerako Hirugarren Ekintza Plana,

Espainian.

2004. Genero lndarkeriaren Kontrako Lege Integrala.

2005. Hauteskunde Zerrendak osatzeko Parekotasunaren Legea.

2005. Angela Merkel hautatzen dute Alemaniako 34. kantziler. 2006. Michelle Bachelet Txileko Errepubfikako lehendakari hautatu zuten.

200Z EAEko Emakume eta Gizonen Aukera

Berdintasunerako IV. Foroa.

emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea

Eusko Legebiltzarrak otsailaren 18an onartu zuen Emakumeen eta Gi­zonen Berdintasunerako 4/2005 legea, honako xede hau duena: «orain arte berdintasunerako politiken garapenean egindako lanean sakontzeko oinarriak ezartzea». Ildo horretatik, premia estrategikotzat hartzen da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, demokrazian sakontzeko eta euskal gizarte justuago, batuago eta sozialki eta ekonomikoki gara­tuago bat eraikitzeko.

 

Gizakiei dagokie gaur egungo munduan askatasuna garaile izan dadin lortzea; garaipen handi hori lortzeko, ordea, ezinbestekoa da gizonek eta emakumeek, beren arteko berezko desberdintasunak gorabehera, beren senidetasuna argi eta garbi berrestea.

S. De Beauvoir

FEMINISMOAREN DEFINIZIOA ETA EZAUGARRIAK

Zaila da feminismoa definitzea. Hala ere, termino horren esanahira hur­biltzen ahaleginduko gara, bere ezaugarrietan oinarrituta. Abiapuntu gisa, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoaren definizioa hartuko dugu. Fe­minismo a, beraz:

  • Emakumeen eskubideak eta estatusa zabaldu eta sakontzea helburu duen teoria eta mugimendu soziopolitikóa.

Emakumeek patriarkatuaren baitan gizonezkoek osatutako giza taldearekiko menpekotasuna eta esplotazioa jasan eta jasaten dituen giza taldea osatzen dutela oinarritzat hartuz, bere sexuaren askapene­rako gizarteak behar dituen aldaketak eragin nahi ditu feminismoak.

Ezaugarriei dagokienez, zenbait analista feminista bat datoz honako puntu hauetan:

  • Emakumeei, emakume izateagatik soilik, beren eskubideak eta ahal­menak ukatu edo mugatu zaizkie.
  • Eskubide horiek berreskuratu egin behar dira.
  • Legeek bestela esan arren, indarrean daude hainbat estereotipo, eta horiek ezabatzeko borroka egin behar da, herrialde askotan, emaku­meen eskubideen eta ahalmenen legezko ezagutza aldarrikatu arren, teorian onartu dena praktikan zailtzen duten planteamendu sexistak indarrean baitaude.

FEMINISMOA, GAUR EGUN

Gaur egun bi feminismo mota bereizten dira: diferentziarena eta berdinta­sunarena.

Diferentziaren feminismoak sexuen artean alde nabarmenak dau­dela aldarrikatzen du, baina aldi berean onartzen du betidanik egon dela emakumeek beren kabuz garatu duten kultura autonomo bat. No­lakotasun femeninoen balioa nabarmentzen du, gizakia aberasteko modu gisa.

 

ESTEREOTIPOA: gai edo egoera jakin bati buruzko aurreiritzia edo ustea, oro har onartuta eta kutsu negatibokoa.

 

PATRIARKATUA: gizarte bateko gizonezkoek agintean nagusi izateko joera dutela adierazteko erabiltzen den hitza.

Berdintasunaren feminismoak, berriz, bi sexuen arteko berdintasuna aldarrikatzen du. Emakumearen eta gizonaren artean alde biologiko eta kulturalak soilik daudela onartzen du.

Batek nahiz besteak badituzte gainditu beharreko eragozpenak, lehen aipatu dugun «berdintasunaren barruko diferentzia» lortze aldera.

XX. mendean, emakumeek historian pairatu duten diskriminazioa age­rian uzten saiatu zen mugimendu bat sortu zen. Genero azterketa ho­riek, ideia bera sakontzeaz gain, egin beharreko bidean arrera egiteko urratsak ezarri nahi izan dituzte.

Beste zenbait ideiaz gainera, honako hau proposatzen dute: genero hitza erabiltzea, sexu erabili ordez; hobeto esanda, bakoitzari bere edukia ematea. Izan ere, joera horren arabera, sexu hitzak kontzeptu biologiko bar adierazten du, eta genero hitzak, aldiz, kontzeptu soziologiko bat.

Azterketa horiek indarrean egon diren eta dauden estereotipoak era­kutsi dituzte; emakumearentzat eta gizonarentzat zer den egokia mu­gatu duten eta mugatzen duten ideiak, alegia.

Izan ere, gizartea bera izan da emakumea zenbait roletara bultzatu duena. Argi ikusi dugu hori familia eta giza eremuan, hainbat belau­nalditan zehar, eta patriarkatuari leporatu zaio, nagusiki, diskrimi­nazio hori.

 

Emakumearen Nazioarteko Eguna (martxoak 8a) mundu osoan ospatzen dute emakume taldeek. Data hori Nazio Batuetan ere gogoratzen dute. Kontinente guztietako emakumeek bat egiten dute egun horretan, beren Eguna ospatzeko; muga nazionalek eta desberdintasun etniko, kultural, ekonomiko eta politiko sakonek bereizita egon arren, askotan. XX. mendearen hasieran, emakume asko lantegietan lanean hasi ziren, oso baldintza gogorretan hasi ere: lanaldi luzeak eta gizonenak baino soldata apalagoak ezartzen zizkieten.

Emakumeak lan esparrura sartu ahala, gero eta garbiago ikusi zen egoera hura ez zela bidezkoa, eta emakumeak egoera aldatzeko antolatzen hasi ziren, pixkanaka.

Lan baldintzak hobetzeko egindako protesta aipagarrienetako bat Estatu Batuetan New Yorkeko Cotton ehungintza lantegiko langileena izan zen. 1908ko martxoaren 8a zen, eta langileek ítxialdá egin zuten lantegi barruan, lanaldia 10 ordura murritz ziezaieten. Lantegiaren jabeak eraikinari su ematea erabaki zuen, emakumeak handik irtetera behartzeko, eta 129 emakume langile hil ziren sute hartan. Hala, martxoaren 8a emakumeek beren eskubideen aitortza lortzeko egindako bide luze eta gogorrari buruzko gogoeta egiteko eguna da, gaur egun.

 

BERDINTASUNA, ESKUBIDEZ ETA IZATEZ

Esan dugunez, berdintasunerako bidean hamaika aurrerapen egin dira, baina amaitu gabe dago oraindik bide hori; eta helmuga­tik are urrunago dago «izatezko berdintasuna». Kontzeptuari berari dagokionez, gero eta jende gutxiagok jartzen du zalantzan emakumea gizonen eskubide berberen jabe denik. Eguneroko bizitzari erreparatzen badiogu, ordea, berehala ikusiko dugu emakumeak ez duela oraindik «normaltasunez» jarduten zenbait roletan; alegia, rol batzuk gizo­nentzat gordeta daudela dirudi.

Hasteko, emakume gehienek lan egiten dute etxetik kanpo, eta, ego-era horren arabera, etxeko lanak elkarbanatzea litzateke bidezkoena.

ZER DA GIZONDUZ?

Gizonduz Eusko Jaurlaritzaren herri ekimen bat da, gizonengan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko kontzientzia, partaidetza eta inplikazioa sustatzeko xedea duena. Gizonduz hitzaren bidez, ideia hau transmititu nahi du: emakumeen eta gizonen nortasunaren garapen integral bat eta bizi ostertza zabaltzea ahalbidetzen duen neurrian, berdintasunak pertsona hobeak egiten gaituela, eta, ondorioz, gizonak gizonago egiten dituela..

Baina errealitateak erakusten digunez, nagusiki emakumeak dira orain­dik ere etxeko lanen ardura beren gain dutenak, beren lanaren truke ino­lako aitortza sozial nahiz ekonomikorik jaso gabe.

Emakume batzuek, beraz, «lanaldi bikoitza» deritzona betetzen dute; alegia, lantokiko ordutegia egiten dute, batetik, eta etxeko lanak egiteko behar duten lanaldia, bestetik. Eta egoera hori aldatu beharra dago, ezinbestean, zinez aurrera egingo badugu.

DISKRIMINAZIOARI AURRE EGITEKO ALTERNATIBAK

Diskriminazioari aurre egiteko alternatiben artean, hauxe da garrantziz­koena: eguneroko bizitzan lehen aipatutako «izatezko berdintasun» hori ezartzea. Edonola ere, gogoetarako oinarri eta indarrean jartzeko abia­puntu gisa erabil daitezke Nazio Batuen Biltzar Orokorrak 1967an hi­tzartutako «Emakumearen diskriminazioa ezabatzeari buruzko aitorpena» agirian aipatzen diren hainbat proposamen, aldarrikatu zituztenetik bost hamarraldi igaro diren arren, hete gabeko helburuak baitira, oraindik ere.

Honako hauek dira aipagarriak, besteak beste:

1. artikulua

Emakumearen kontrako diskriminazioa, gizonarekiko eskubide berdin­tasuna ukatzen edo mugatzen duen heinean, guztiz bidegabea eta giza duintasunaren kontrako eraso larria da.

2. artikulua

Hartu beharreko neurri egoki guztiak hartu beharko lirateke emaku­mearen kontrako diskriminazioa ahalbidetzen duten lege, ohitura, araudi eta jarduerak abolitzeko, eta gizonezkoen eta emakumezkoen es­kubide berdintasunaren babes juridiko egokia eratzeko.

3. artikulua

Hartu beharreko neurri egoki guztiak hartu beharko lirateke iritzi pu­blikoa hezteko eta asmo nazionalak aurreiritziak ezabatzera eta ema­kumezkoaren gutxiagotasunaren ideian oinarrituriko ohiturazko nahiz beste edonolako jarduerak abolitzera bideratzeko.

4. artikulua

Hartu beharreko neurri egoki guztiak hartu beharko lirateke emakume­ari gizonarekiko berdintasuna bermatzeko, inolako diskriminaziorik gabe.

9. artikulua

Hartu beharreko neurri egoki guztiak hartu beharko lirateke emakume gazte nahiz helduari, izan ezkondu nahiz ezkongabe, hezkuntza maila guztietan gizonen eskubide berberak aitortzeko.

GENERO INDARKERIA

Zer esan nahi du emakumearen kontrako indarkeriak? Hona hemen Europako Kontseiluak emandako definizioa:

«Emakumearen kontrako indarkeria da sexu arrazoien ondoriozko in­darkeriazko ezein ekintza, emakumearen kalte fisikoa, sexuala edo psi­kologikoa nahiz sufrimendua dakarrena edo ekar lezakeena. Hor barruan sartzen dira ekintza horick egiteko mehatxua, hertsatzea edo nahitako askatasun gabetzea, bizitza publikoan nahiz pribatuan.» (Eu­ropako Kontseilua)

Hortaz, indarkeriak askotariko adierazpenak izan ditzake; baina edo­zein adierazpen duela ere, ez dago indarkeria inola ere justifikatzerik. Tratu txarrak Giza Eskubideak urratzen ditu.

GENERO INDARKERIAREN MOTAK

XX. mendeko laurogeiko hamarraldia garrantzi handikoa izan da genero indarkeriaren gertaeraren ezagutzari dagokionez. Pekingo Biltzarrak (1995) argi adierazi zuen bere ekintza plataforman:

«Mundu osoko emakumeek eskubidea dute indarkeriarik gabe bizitzeko, eta emakumeen kontrako orotariko indarkeriak oinarrizko giza eskubideak urratzea esan nahi du».

Genero indarkeriari buruzko mito batzuk.

Mitoa: Behin bakarrik gertatu bada, ez da berriro gertatuko.

Errealitatea: Etxeko indarkeria ez da gertaera bakartu bat. Oro har, gero eta gehiago larriagotuko den indarkeria eredu baten parte da.

Mitoa: Hain bortitza balitz, salatu izango zukeen emakumeak. Errealitatea: Indarkeria jasaten duten emakumeen erdiak baino gehiagok ez dote indarkeria hori salatzen, errepresalien beldur direlako, eta, oro har, uste dutelako inork ez dieta sinetsiko edo beraiek esandakoa inork ez duela aintzat hartuko.

Mitoa: Gizon arrotzek bortxatu ohi dituzte emakumeak.

Errealitatea: Bortxatzen dituzten emakumeen % 83 beraiek ezagutzen duten eta konfiantza dio ten norbaitek bortxatzen ditu. Bortxatzaileen % 20 lagunak/senargaiak eta % 33 senarrak ziren. Gainerakoak ezagunak ziren. Mitoa: Oso adin txikiko adingabeei ez zaizkie sarritan egíten abusuak. Errealitatea: Adingabeei edozein adinetan egin ohi dizkiete abusuak, hasi haurtzarotik eta nerabezarora. Adingabeei egiten zaizkien eta argitara ateratzen díren abuso guztien laurdena eta herena bitarte haurrak bost urte edo gutxiago dituela gertatzen dira.

Mitoa: Gizona deprimituta, estresatuta zegoen, emaztea haurdun, gízona mozkortuta zegoen, gaixo zegoen, txikitan abusuak jasan zituen, etab. Errealitatea: Abusuak egiten dizutenek hainbat aítzakia erabiltzen dituzte delituaren ardura beren gain ez hartzeko, eta beste edonori edo edozeri egozten diote errua. Ez dago aitzakiarik. Mitoa: Emakumeek ere egiten dituzte sexu abusuak.

Errealitatea: Adingabeei egiten zaízkien abusuen % 95en erantzuleak gizonak dira.

Zero Tolerance Charitable Trust erakundearen datuak. 1997. P.O.Box 13497. Genero indarkeriaren ikerketa lantzen duen Ongintza Erakundea da.

 

  • Psikikoa. Emakumearen balio galera eta sufrimendua dakarten jokabi­deak dira.
  • Fisikoa. Agerikoago indarkeria da, eta emakumearen gorputzari kalte egiten dion edo egin diezaiokeen ekintza oro, nahi gabekoak ez dire­nak, hartzen ditu, adibidez: kolpeak, jipoiak, ebakiak, zauriak, haustu­rak, erredurak, hilketa...
  • Sexuala. Emakumea bere borondatez kontra sexu harremanak izatera behartzea.
  • Soziala. Trato txarren eragileak emakumea familiarengandik eta lagu­nengandik urrunaraztean datza.
  • Ekonomikoa. Biktimak dirua eskuratzeko ezintasuna izatea, erasotzai­leak kontrolpean daukalako, nahiz eta emakumea buruaskia izan eko­nomikoki.

Jakina, ez da ohikoa tratu txarrak gertatzen direnean mota bakarreko tratu txarrak gertatzea; oro har, hainbat motatako tratu txarrak gerta­tzen dira aldi berean. Tratu txar fisikoa dagoenean, adibidez, beti dago trato txar psikologikoa ere.

 

«Etxeko tratu txarretan sartzen da emakumeei beren bikotekideek, bikotekide ohiek edo beste senitartekoren batek eragiten Bien edonolako indarkeria —fisikoa, psikikoa, sexuala edo beste edozein motatakoa—, beren askatasuna eta pertsona gisa Buten duintasuna urratzen duena.»

Emakunde

PREBENTZIOA

Genero indarkeria ezabatzeko bide nagusia prebentzioa da. Prebentzioan sartzen dina, besteak oeste, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko harre­manen ikuspegiaren goitik beherako aldaketa, gizarte rolak eta estereoti­poak ezabatzea, hizkuntza arloan aldaketak egitea...

Aldaketa horiek lortzeko, ikusi duzunez, funtsezkoa da mutilen eta nes­ken berdintasunezko hezkuntza bermatzea. Eskubideen eta aukeren ar­loko berdintasuna aintzat hartzea da gakoa; hain zuzen ere, tradizioz maskulinotzat edo femeninotzat hartu izan diren jokabideak eta balioak edozein sexutako pertsonak bere gain har ditzakeela, eta eskolan nahiz familian mutila izan edo neska izan norberaren eskubideak eta norberak pertsona gira dituen premiak kontuan hartu behar direla onartzea.

Funtsezkoa da askotariko roletan edo egoeretan inolako arazorik ez iza-tea, norberaren sentimenduak eta emozioak askatasunez adieraztea, ge­nero estereotipoak alde batera utzita.

Bestalde, zure bokazioaren joera aztertzeko garaian —lehen aldiz, agian—, eman arreta planteamendu sexistarik ez egiteari; edozein lanbi­detarako bokazioa izan daiteke baliozkoa, baldin eta zure interesei erantzuten badie.

Hona hemen webgune batzuk, gaiari buruz gehiago jakiteko eta berdintasunari buruzko informazioa eta ekimenak ezagutzeko ba­Iiagarriak izango zaizkizunak.

www.redfeminista.org www.emakunde.es

www.amnistiainternacional.org

www.mtas.org/mujer

 

 

Indarkeria eta tratu txarrak gertaera onartezintzat hartzen ditu gizarteak, gero eta garbiago. Hala ere, oraindik horien ondorioak jasa ten ari gara. Gizonak eta emakumeak elkar ulertzeko eta bizitza partekatzeko eginda daude... Beraz, oraindik asko dugu egiteko; egunero elkarri begirada ulerberaz begiratzeko ahalegina egin beharko dugu; saiatu egin beharko dugu gogoeta egiten eta emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko baliabideak eta neurriak abian jartzeko.

Funtsezkoa da emakumeek, baita gizonek ere, gogoeta egitea eta egunero eraso egiten digun hori guztia indarkeria dela onartzea. Gutako askok badugu, dagoeneko, genero indarkeriari buruzko kezka; baina indarkeria horrek hilketa dakarrenean, batez ere, gogoefatik ekintzara igarotzeko ahalegina egin beharko dugu.

Last modified: Saturday, 30 September 2017, 10:02 AM