NOLA ERABILTZEN DA?

ADEa eta haren elementu guztiak (taula elkarreragilea, bideo-proiektagailua eta ordenagailua) muntatu .

Nola erabiltzen da? ondoren, ordenagailua konektatuko dugu eta taula elkarreragilea eta bideo-proiektagailua antzeman dituela egiztatuko dugu, baita ADEaren software espezifikoa daukagula ere. Ordenagailua eta bideoproiektagailua konektatzean, bi pantailak bistaratzeko aukera egokia aukeratu behar da ordenagailuaren teklatuaz. ADEa instalatzen den lehen aldian, kalibratu egin behar da.

ADEak, besteak beste, honako funtzio hauek ditu:

-Erakuslearen, arkatzaren, erabilera.

-Interneten barrena nabigatzea - Irudiak, bideoak, aurkezpenak edo erantzun itxiko aplikazio interaktiboak erreproduzitzea, besteak beste

-Artxiboen edizioa (testu-artxiboak, multimedia, etab.)

IKASGELARAKO GOMENDIOAK

ADEaren bitartez. Erabilitako softwarearen eta ADE motaren arabera, elkarrekintzarako aukera gehiago edo gutxiago izango dira. -Material didaktikoa sortzea ADEarekin batera hornitzen den softwarearekin.

ADEa ikasgelan erabiltzeak aldaketa metodologiko handiak dakartza.

Arbel tradizional gisa erabil daitekeen arren, begi bistakoa da aukera ugari eskaintzen dituela, eta, beraz, eskola antolatzeko oso modu desberdinak sortzen dira.

ADEa erabilita, ordenagailuen erabilera ez da banaka edo bikoteka egiten den lan hutsa izaten, ikasgelako guztien artean egin baitaiteke. Horrek lankidetzan oinarritutako parte-hartzea bultzatzen du ikasleen artean. ADEaren erabilerak berehalako eragina du alfabetatze digitaleko prozesuen ikaskuntzan: Irakaslea aplikazioak ireki eta ixteko prozesuaren, menuen erabileraren eta aplikazioen erabileraren eredu bihurtzen da. Eskuzko idazketa ulertzeko softwarea badagoen arren, ohikoa da teklatu birtuala erabiltzea. ADEa erabiltzen denean, idazten ari denaren gorputzak itzalak egiten ditu taula elkarreragilean, baina arianarian oztopo horri irtenbidea ematen ari zaio. Ikusteko ezgaitasuna duten ikasleek arretari eusteko garrantzizko elementua da ADEa; izan ere, lanak egiteko ADEa erabiltzeaz gain, ADEan egindakoa ikasleak ikasgelan duen lanerako tokira “hurbiltzeko” aukera ematen du (irakaslearen ordenagailutik hurbil jarrita, irakaslearen ordenagailura konektatutako pantaila bat ikaslearengandik hurbil jarrita, irakaslearen eta ikaslearen ordenagailuaren artean urrutiko.

Gainera, ADEak irudiak handitzeko aukerak ematen ditu, …

Last modified: Tuesday, 9 July 2019, 10:50 PM