1.8 Prestakuntza

1.8 Prestakuntza

IRAKASKUNTZA-PROZESUAK

Oinarrizko maila

Tarteko maila

Maila aurreratua

Irakasleen gaitasun digitala garatzeko prestakuntza-plana dago, urteko planaren barruan (Hobekuntza Plana, IKT Plana...). Irakasleek prestakuntza-jarduera horietan parte hartzen dute.

Irakaskuntzako eta irakaskuntzatik kanpoko langileek garatu beharreko gaitasunak ezartzen dituen dokumentu bat du ikastetxeak, prestakuntza-planerako oinarri gisa balio duena. Gainera, irakaskuntzako eta irakaskuntzatik kanpoko gaitasun digitala garatzeko prestakuntza-plana ere badago, urteko planaren barruan (Hobekuntza Plana, IKT Plana...). Familientzako prestakuntza-planak daude jasota. Irakasle eta irakaskuntzatik kanpoko langile gehienek prestakuntza-jarduera horietan parte hartzen dute. Ikastetxeak IKT batzordea eta/edo erreferentziako irakasleak ditu, besteak beste, prestakuntza dinamizatu eta koordinatzeko.

Irakaskuntzako eta irakaskuntzatik kanpoko langileek garatu beharreko gaitasunak ezartzen dituen dokumentu bat du ikastetxeak, prestakuntza-planerako oinarri gisa balio duena. Gaitasuna norberak ebaluatu ahal izateko adierazleak jasota daude. Gainera, irakaskuntzako eta irakaskuntzatik kanpoko gaitasun digitala garatzeko prestakuntza-plana ere badago, urteko planaren barruan (Hobekuntza Plana, IKT Plana…). Familientzako prestakuntza-planak daude jasota. Irakasle eta irakaskuntzatik kanpoko langile guztiek prestakuntza-jarduera horietan parte hartzen dute. Ikastetxeak IKT batzordea eta erreferentziako irakasleak ditu, besteak beste, prestakuntza dinamizatu eta koordinatzeko.

Adierazleak

Adierazi ikastetxeko irakasleen eta irakasle ez diren langileen gaitasun digitala zehazten duen aurretiko dokumenturik baden.

 

 

  • ‡Ez dago prestakuntza-planaren aurretiko dokumenturik. (1. maila)
  • ‡Irakasleentzako eta beste langileentzat bada aurretiko dokumentua. (2. maila)
  • ‡ Bada irakasleen eta irakasle ez diren langileen Konpetentzia Digitala zehazten dituen dokumentua; autoebaluaziorako adierazleak badaude. (3 maila)

Adierazi nola kudeatzen den irakasleen eta ez irakasleen Konpetentzia Digitalaren garapena.

 

 

 

  • ‡Ez dago inolako prestakuntza-planik. (0 maila)
  • ‡Irakaslearen konpetentzia digitala garatzen duen urteko prestakuntza-planaren bitartez. (1. maila)
  • ‡Irakasleen eta irakasle ez diren langileen konpetentziak eta urteko prestakuntza-plana zehazten dituen dokumentuak daude. (2. maila)
  • ‡Badago irakasle eta irakasle ez diren langileen Konpetentzia Digitala zehazten duen dokumentua, autoebaluaziorako adierazleak eta urteko prestakuntza-plana. (3 maila)

Ba al dago ikastetxean IKT batzorde eta/edo erreferentziazko irakaslerik?

 

 

  • ‡Ikastetxeak ez du IKT batzorderik ezta ere erreferentziazko irakaslerik. (1. maila)
  • ‡Ikastetxean badago IKT batzordea edo erreferentziazko irakaslerik. (2. maila)
  • ‡Ikastetxean badago IKT batzordea eta erreferentziazko irakaslerik. (3. maila)

Egiten al da prestakuntza ekintzarik familientzat ?

 

  • Ez da familientzat prestakuntza ekintzarik egiten. (1. maila)
  • Familientzat egiten dira prestakuntza ekintzak. (3. maila)

Prestakuntza-jardueretako parte-hartzaileen kopurua.

 

 

 

  • Ez dago Konpetentzia Digitala garatzen duen prestakuntza planik. (0 maila)
  • Zenbait irakasle. (1. maila)
  • Irakasleen eta ez irakasleen 2/3. (2. maila)
  • Guztiak, irakasleen eta ez irakasleen % 90ak parte hartzen du . (3. maila)

Oinarrizko maila

Tarteko maila

Maila aurreratua

  • Urteko prestakuntza-plana, Konpetentzia Digitala garatzea xede duena
  • Formazioan parte hartzen duten irakasleen zerrenda. (ER010801)

  • Aurretiko dokumentu bat, ikastetxeko irakasleen eta irakasle ez diren langileen Konpetentzia Digitala zehazten duena.
  • Urteko prestakuntza-plana, irakasleen eta ez irakasleen  Konpetentzia Digita garatzea xede duena.
  • ‡IKT batzordearen partaideak.
  • ‡Formazioan parte hartzen duten irakasle eta ez irakasleen zerrenda eta ehunekoa. (ER010802)

  • IKT batzordearen partaideak.
  • Aurretiko dokumentu bat, ikastetxeko irakasleen eta irakasle ez diren langileen Konpetentzia Digitala  zehazten duena.
  • Irakasleen eta ez irakasleen Konpetentzia Digitalaren adierazleak autoebaluaziorako.
  • ‡Formazioan parte hartzen duten irakasle eta ez irakasleen zerrenda eta ehunekoa. (ER010803)
  • Urteko prestakuntza-plana, irakasleen eta ez irakasleen gaitasun digitala garatzea xede duena."
Azken aldaketa: asteartea, 2019(e)ko irailaren 10(e)an, 14:02(e)an