HIZTEGIA


Browse the glossary using this index

Special | A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z | ALL

Page:  1  2  (Next)
  ALL

A

Aporofobia

Autore batzuen ustez, xenofobia mota bat da, eta gorroto berezi bat adierazten du. Kasu honetan, txiroen eta baliabide gabekoen beldurra. 

Arrazakeria

Giza talde edo arrazen artean hierarkia dagoela uste izatean oinarritzen den ideologia; ideologia honetatik datorren jokaera.  Giza talde edo kategoria jakin batenganako aurkakotasun sistematikoa.

Azpikultura

Kultura “nagusi” batean kideek duten bizimodu konkretua,  adinaren, sexuaren, edo ideologiaren araberakoa. Izan ere, kide guztiek ez dute berdin pentsatzen eta ez dute kultura modu berean bizi. 

C

Chauvinismoa

Etnozentrismo erradikala da. Autore batzuen ustez, ultranazionalismoa da.  

E

Erlatibismo kulturala

Kultura bakoitza bertako balioak oinarritzat hartuz aztertzen duen joera. 

Erromantizismoa

Erromantizismoa: Jendeak beste kulturekiko duen sentimendua, beste kulturen alderdi onak puzten dituen jarrera.

Etnozentrismoa

  • Beste gizarteak baloratzeko norberaren gizarteko edo etniako arau eta balio estandarrak erabiltzeko joera. Nork bere giza taldea, herrialdea edota nazionalitatea goraipatzeko joera.

K

Kontrakultura

Kultura nagusiaren kontrako mugimendua.

Kultura

Herri edo zibilizazio baten gizarte-egitura eta ezagutza edo fenomeno zientifiko, artistiko zein erlijiosoen multzoa.

Kultura materiala

Kulturaren barnean elementu materialek eta tresnek osatutako multzoa.


Page:  1  2  (Next)
  ALL